Mezkiten Zelaigunea
Wikipedia(e)tik
Mezkiten Zelaigunea Jerusalemeko hiri zaharrean kokatutako leku sakratu bat da, musulmanek Santutegi Noblea (arabieraz الحرم القدسي الشريف, al-haram al-qudsī ash-sharīf) eta juduek Tenpluaren Mendia (hebreeraz הַר הַבַּיִת Har Ha-Bayit) deitua.
Toki honetan eraiki ziren Jerusalemeko Lehen eta Bigarren Tenpluak, eta juduen arabera, hemen eraiki beharko litzateke hirugarrena. Ortodoxia judutarraren arabera, juduek ez dute zabalgunean sartu behar. Islamaren bi tenplurik garrantzitsuenak ere bertan daude, Haitzaren Kupula eta Al Aksa mezkita.
Ariel Sharonek leku honetara 2000an egin zuen bisitak bigarren Intifada sortu zuen.
[aldatu] Ikus, gainera
- Deitoreen Horma