Manuel Iradier
Wikipedia(e)tik
Manuel Iradier Bulfy (Gasteiz, 1854ko uztailaren 6a- Valsain, Segovia, 1911ko uztailaren 19a) zientzialari eta esploratzaile arabarra izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Ginearako bidaiak
XIX. mendean Afrikako mendebaldea esploratu zuen, hainbat ikerketa zientifiko eta kultural eginez. Gaur egungo Ekuatore Gineara, orduan deitutako "País del Muni"ra, bi espedizio handi zegin zituen: Lehenengoa 1875etik 1877ra eta bigarrena 1884an.
[aldatu] Elkartea
"Asociación Africanista Manuel Iradier" izeneko GKEa esploratzailearen izenean eta haren jaioterrian sortu zuten, Ekuatore Ginean garapenerako egitasmoak bultzatzeko asmoz, zehazki Cogoko barrutian.
Elkarteak "M'bolo" izeneko buletina argitaratzen du.
[aldatu] Bibliografia
- "Las generosas y primitivas empresas de Manuel Iradier Bulfy en la Guinea Española; el hombre y sus hechos", Ricardo Majó Framis (Madril, 1954).
- "Los viajes y trabajos de Manuel Iradier en África: género e hibridismo textual en el relato de viajes en el siglo XIX", Álvaro Llosa Sanz (2005).
- "Manuel de Iradier: Las azarosas empresas de un explorador de quimeras"
- "África : viajes y trabajos de. la Asociación Eúskara La Exploradora"