Kanadako artikoa
Wikipedia(e)tik
Kanadako artikoa (ingelesez Northern Canada) Kanadako iparraldeko eskualde zabala da. Bere kokapena, hala ere, ezberdina da geografiarentzat eta politikarentzat.
Kanadako artiko ia osoa behin-betiko izotzez eta tundraz estalita dagoen arren, geologikoki zenbait eskualde ditu barnean: Mendilerro artikoa (iparralderagoen kokaturiko mendilerroa) Sakonune artikoa (ingelesez Arctic lowlands) Hudsoneko badia, etabar. Bere klima hain gogorra izanik zaila da eraikinak egitea eta ia ezinezkoa nekazaritzari ekitea.
Kanadako artikoak ia Nunavut osoa hartzen du eta baita Ipar-mendebaldeko lurraldeak, Yukon, Manitoba, Ontario, Quebec eta Labradorreko iparraldeko aldeak ere.