Galesko futbol selekzio nazionala
Wikipedia(e)tik
Galesko futbol selekzio nazionala munduko hiru talde zaharrenen artean dago, Ingalaterra eta Eskoziakoekin batera. 1876ko martxoaren 25ean jokatu zuten lehenengo partida, eskoziarren aurka hain zuzen ere.
Sorreratik bertatik parte hartu dute independienteki txapelketa ofizial guztietan, Olinpiar Jokoetan izan ezik.
Cardiffen jokatzen ditu etxeko partidak.
Eduki-taula |
[aldatu] Entrenatzaileak
John Benjamin Toshack oraingo hautatzailea da, 2004tik izan ere. Aurretik, 1994. urtean ere izan zen.
[aldatu] Markak
- Ian Rush da taldeko golegile nagusia (28 gol 73 partidatan).
- Neville Southall aldi gehien aritutako jokalaria da (92 aldiz), 1982tik 1997 arte.
[aldatu] Munduko txapelketan
1958an jokatu zuen selekzioak lehendabiziko eta azkeneko aldiz Munduko Futbol Txapelketan, Suediak antolatutako edizioan.
[aldatu] Europako txapelketan
Galesko selekzioa inoiz ez da sailkatu Europako Futbol Txapelketaren azken faserako.