Dialekto
Wikipedia(e)tik
Dialekto hizkuntza batek zonalde geografiko batean duen aldaerari deritzo. Halaber, gizarte arrazoiak direla medio, gutxietsitako hizkuntzei ere dialekto deritzaie, beren kontsiderazio soziala arrazoi bakarra izanik.
[aldatu] Dialekto eta hizkuntzaren arteko banaketa
Hizkuntza eta dialekto baten arteko ezberdintasuna ez da argia.
Alde batetik, arrazoi linguistikoak daude. Ikuspegi honen arabera, hizkuntza batetik edo-eta hizkuntza-talde batetik datorren hizkera izango da dialektoa. Horrela, gaztelania, italiera, galiziera, errumaniera, etab. latinaren dialektoak dira, adibidez.
Historikoki, baina, dialekto hitza hizkuntza bat gutxiesteko erabili den terminoa da. Dialekto, hortaz, gizarte onespenik gabeko hizkuntzei deitu izan zaie (asturiera, aragoiera, frankoprovenzera, etab.ekin gertatu bezala). Hizkuntza gutxitu gehienek pairatu izan dute edo oraindik pairatzen dute egoera hori.
Bestetik, askotan arrazoi politikoak direla medio, dialekto bat hizkuntza bilakatu da, eta alderantziz. Serbokroazieraren dialekto izan dira kroaziera, serbiera, edo bosniera urte askoan, baina hizkuntza talde horien herrialde bakoitzak independentzia lortu zuenetik hizkuntza bihurtu dira, arrazoi politikoen indarra agerian utziz. Egoeraren argigarri, serbieraren eta kroazieraren ia desberdintasun bakarra alfabetoa da, kroazierak latindarra darabilen bitartean serbierak zirilikoa baitarabil.
Max Weinreich hizkuntzalariak hau dio: "Hizkuntza bat, armada duen dialekto bat da". Hizkuntza eta dialektoaren arteko banaketa, beraz, politikoa da linguistikoa baino.
Euskararen dialektoei euskalki deritzaie.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Bibliografia
- Zabaltza, Xabier (2006): Una historia de las lenguas y los nacionalismos, Bartzelona: Gedisa.
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |