Buenos Aires/General Carrera lakua
Wikipedia(e)tik
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Lakua Txiletik ikusita. |
||||||
[[Irudi:|200px]] | ||||||
Kokapena | Patagonia , | |||||
Garaiera | 217 m | |||||
Eremua | 1.850 km² | |||||
Gehienezko sakonera | 590 m | |||||
Arroa | 4.000 km² | |||||
Betebidea | Soler ibaia, Los Antiguos ibaia, Jeinemeni ibaia, Ibáñez ibaia, San Martín ibaia, Delta ibaia | |||||
Hustubidea | Baker ibaia, Fénix Chico | |||||
Uharteak | Catedral de Marmol | |||||
Hiriak | Chile Chico, Puerto Ingeniero Ibáñez, Puerto Guadal, Los Antiguos |
Buenos Aires/General Carrera lakua Patagonian dagoen lakua da, Argentina eta Txile artean kokaturik. Argentina Lago Buenos Aires edo Buenos Aires lakua du izena; Txilen, berriz, Lago General Carrera edo General Carrera lakua da.
Lakuak 1850 km² azalera du, hauetatik 970 km² Txileko XI. Aisen eskualdean eta 880 km² Argentinako Santa Cruzko probintzian daude.
Lakuak Andeetako glaziaretatik hartzen du ura eta hustubidea Ozeano Barean ahoratzen duen Baker ibaia da. Lakuak badu Fénix Chico deritzon "ibaiadar" txikia ere.
Eskualdeko klima latza denez gero, ia ez daude herririk: Txilen Puerto Ingeniero Ibáñez iparraldeko kostaldean eta Chile Chico hegoaldekoan dira bakarrak; Argentinan berriz Los Antiguos herria dago.