Afrikako Adarra
Wikipedia(e)tik
Afrikako Adarra deritzo Afrikako ekialdean dauden lau herrialdek osatzen duten alegiazko adarrari, Indiar Ozeanoan eta Adengo Golkoan barneratzen dena. Somalia, Etiopia, Eritrea eta Djibuti sartzen dira, eta batzuetan, geografikoki, Kenia eta Sudango hainbat eskualde.
Bere erdialdetik Rift Haran Handia igarotzen da eta beraz oso eskualde malkartsua da, sumendi eta lakuekin. Historikoki bertan Aksum erreinua zegoen.