Zientzia-fikzio
Wikipedia(e)tik
Zientzia fikzioa arte-genero zabala da, zeinetan etorkizunean edo unibertso ezezagunetan zer gerta litekeen inguruan hipotesiak egiten diren, egungo zientzia- eta teknika-ezagueretan oinarrituta. Fantasia-fikzioarekin nahas daiteke, baina genero honen kokalekua fantasiako munduak izaten dira (Eraztunen Jaunaren kasua).
Zientzia-fikzioko hainbat ezaugarri:
- Etorkizunean edo denbora alternatiboan kokatzen da.
- Kanpoko espazio edo bizitza estralurtarrarekin du harremana.
- Aurkikuntza zientifiko edo teknologiko berrien aplikazioa: denbora-bidaiak, nanoteknologia, robotak...
- Gaur egun edo lehen ezagutu ziren sistema politiko edo sozial desberdinak agertzea.