Periko Alonso
Wikipedia(e)tik
Miguel Ángel Alonso Oyarbide edo Periko Alonso (Tolosa, Gipuzkoa, 1953ko otsailaren 1a-) futbolari eta entrenatzaile gipuzkoarra izan da.
Xabi Alonso eta Mikel Alonso jokalarien aita da baita ere.
[aldatu] Jokalariaren ibilbidea
Errealean 1977tik 1982ra jokatu zuen. Urrezko urteetan talde gogoangarri haren partaidea izan zen, 1981 eta 1982an Liga bana lortu zuena.
1983an FC Barcelonan jokatzera joan zen eta eurekin Errege Kopa eta Superkopa 1983an eta Liga 1985ean lortu zuen.
1988an amaitu zuen bere ibilbidea jokalari moduan Sabadellen.
Espainiako selekzioarekin 20 partida jokatu zuen.
[aldatu] Entrenatzailearen ibilbidea
- Real Sociedad B: 1989-1992.
- SD Beasain: 1993-1995.
- SD Eibar: 1995-1997.
- Hercules CF: 1998-2000.
- Real Sociedad (2000).