Marko Antonio
Wikipedia(e)tik
Marko Antonio (latinez Marcus Antonius) (K. a. 83 inguru - K. a. 30) Erromako jeneral eta politikaria izan zen. Julio Zesarrekin lan egin zuen, bai gerretan bai administrazioan. Zesarren hilketaren ondoren, Oktavio eta Lepidorekin batera Bigarren Triunbiratoa osatu zuen. Elkarkidetza hau K. a. 33 apurtutakoan, haien arteko gerra zibila sortu zen K. a. 31an. Oktaviok Aktio batailan Marko Antonio garaitu zuen. Hori zela eta, Marko Antoniok eta Kleopatrak (haren aliatua eta maitalea) bere burua hil zuten K. a. 30ean.