Lepido
Wikipedia(e)tik
Lepido (latinez Marcus Æmilius Lepidus) Antzinako Erromako politikaria izan zen. Zesar une oro sustatu zuen. Oktavio eta Marko Antoniorekin batera, Bigarren Triunbiratoa osatu zuen. Lepido Hispaniako armada bereganatzen saiatu zenean, Oktaviok boteretik bota zuen, eta pontifex kargua baina ez zion utzi. Hori zela eta, ez zuen paper garrantzitsurik jokatu Oktavio eta Marko Antonioren arteko gerra zibilean. Lepido K. a. 13an hil zen.