Leif Ericson
Wikipedia(e)tik
Leif Eriksson, "Zorteduna", esploratzaile Bikingo bat izan zen, ustez Amerikara egin zuen bidaigatik ezaguna.
Gaur egungo Islandian jaio zen. Erik Gorria exploratzaile norbegiarraren semea, bere aitak hasitako mendebaldearen kolonizazio lana jarraitu zuen. 1000. urtearen inguruan, Bjarni Herjolfsson merkatariak esandakoez gidatuta, mendebaldera zuzendu eta berak Vinland deitu zion lurralde batean igaro zuen negua. Bere kanpamentua europar batek Amerikan jarri zuen lehena izan zen, Christopher Columbus baino bostehun urte lehenago. Anaia Thorvald amerikar indigenekin kontaktua izan zuen lehen europearra izan zen, eta baita lehen biktima ere. Kanpamentua, Leifbundir, Terranova irlaren iparraldean zegoen, gaur egun L'Anse aux Meadows bezala ezagutzen den tokian eta hamarkada bat soilik irau zuen, indigenen erasoengatik bertan behera utzi behar izan bait zuten.