Java (programazio lengoaia)
Wikipedia(e)tik
Java objektuei zuzendutako programazio lengoaia arrakastatsua da. James Goslingek asmatu zuen Sun Microsystems enpresan 1990 hamarkadan. Plataforma aunitzetan berriz konpilatu gabe erabiltzeko taiutu zuten hasieratik. C++-en antza du, baina sintaxia eta batik bat memoria kudeaketa sinpleagoak dira.
Javak eta JavaScriptek ez dute zerikusirik, nahiz eta biak C-ren bezalako sintaxia erabili.
[aldatu] Sintaxia
Kaixo mundua adibidea:
public class KaixoMundua { public static void main(String[] args) { System.out.println("Kaixo, mundua!"); } }