Huron Lakua
Wikipedia(e)tik
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Huron Lakua Arch Rocketik ikusita. |
||||||
Kokapena | Canada AEB |
|||||
Garaiera | 176 m | |||||
Zabalera | 245 km | |||||
Luzera | 332 km | |||||
Bataz besteko sakonera | 59 m | |||||
Gehienezko sakonera | 229 m | |||||
Arroa | 59.596 km² | |||||
Ertzaren luzera | 6.157 km | |||||
Betebidea | St. Marys ibaia | |||||
Hustubidea | St. Clair ibaia | |||||
Uharteak | Manitoulin Uhartea | |||||
Hiriak | Bay City (Michigan) Alpena (Michigan) Cheboygan (Michigan) St. Ignace (Michigan) Port Huron (Michigan) Goderich (Ontario) Sarnia (Ontario) |
Huron Lakua Ipar Amerikako Laku Handienetako bat da. Mendebaldean Estatu Batuetako Michigan estatua du, eta ekialdean Canadako Ontario probintzia.
Mackinaceko kanalak Huron Lakua eta Michigan Lakua lotzen ditu, biak maila berean izaki, geologikoki eta hidrologikoki ur multzo bera dira, horrexegatik batzutan Michigan-Huron Lakua deritzete.
Ur gezako laku batean dagoen uharterik handiena Manitoulin uhartea da eta Huron Lakuan dago, 2.766 kilometro karraturekin. Bertan Manitou Lakua dago, ur gezako laku batean dagoen irla batean dagoen lakurik handiena delarik.
Frantziako lehendabiziko esploratzaileek beste lakuei buruz ezer ez zekitenez La Mer Douce izena jarri zioten, ur gezatako itsasoa. 1656ko mapa batean Karegnondi izena zuen. Baina bere inguruko eskualdean Huron herria bizi zirenez, azkenean,hurrengo mapa guztietan Lac des Hurons edo Huronetako Lakua zeritzoten.
[aldatu] Ikus, gainera