Web - Amazon

We provide Linux to the World

ON AMAZON:


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Euskaldunon Egunkaria - Wikipedia, entziklopedia askea.

Euskaldunon Egunkaria

Wikipedia(e)tik

Egunkariaren itxiera eta bost urtera euskal blogosferan zehar argitaratutako aldarrikapen-irudia
Egunkariaren itxiera eta bost urtera euskal blogosferan zehar argitaratutako aldarrikapen-irudia

Euskaldunon Egunkaria (1990-2003) euskarazko egunkaria izan zen. Egoitza nagusia Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean zuen, eta Euskal Herri osora banatzen zen egunero. XX. mendeko amaieran euskaraz argitaratu zen bakarra zen; bere aurrekari bakarra Eguna egunerokoa izan zen (1937ko urtarriletik uztailera bitartean), Gerra Zibil betean Eusko Jaurlaritzak argitaratua.

2003an Espainiako Audientzia Nazionalaren agindu baten ondorioz itxi zuten, ustez ETAren finantziazioarekin lotura izateagatik eta bestelako delitu ekonomikoengatik, Euskal Herriko hainbat sektoreren aurkako ekinbide judizialak ugariak ziren garai batean. Euskal gizartearen gehiengo zabalaren ustez, ordea, itxiera hau erabat bidegabea izan zen. Gaur egun, Egunkariak Euskal Herrian utzi zuen euskarazko eguneroko baten hutsunea Berria egunkariak betetzen du.

Eduki-taula

[aldatu] Kronologia

[aldatu] 1989

1989ko azaroaren 1ean euskarazko egunkari bat sortzeko lehen batzarra egin zuten Donostian, Joxemiel Barandiaran lizeoan, Euskal Kulturaren Batzarreak (EKB) deituta. Abenduan, Durangoko Azokan zehaztu zituzten egunkariaren ezaugarri nagusiak edo hamaika oinarriak deiturikoak: euskaltzalea, nazionala, zabala, baterakoia, alderdi politikoekiko independentea, erdal komunikabideekiko independentea, ez-instituzionala, baina bai diruz lagundua, profesionala, militantea eta berria.

[aldatu] 1990

1990eko urtarrilaren 21ean Donostiako Udalaren Euskal Txokoan Egunkaria Sortzen ekimena abian ipini zuten, talde eragilea izango zena, 75 lagunek osatua. Kide guztiak banakako gisa agertu ziren, euskal kulturaren eremuko hiritar ezagunak zirenak.

Herriz herri 185 batzorde eratu zituzten Euskal Herrian zehar (143 herritan orotan). 3.000 bat lagun aritu ziren lanean egitasmoa ezagutarazten. Akzio salmenta bat abiatu zuten dirua lortzeko: 30 euroko partaidetza-akzioak merkaturatu ziren, eta akzionista izan nahi zuenarentzat 3.000 euroko akzioak jarri ziren salgai. Guztira 90.000 euskal hiritar inguru inplikatu ziren, egitasmoak 50 bat milioi pezeta (300.000 euro) jaso zituelarik. Uztailaren 15ean jaialdi erraldoia egin zuten Anoetako belodromoan (Donostia), kanpainaren amaiera moduan. Honela sortu zen Egunkaria S.A., geroagoko egunkariaren erantzulea.

Azkenik, urte hartako abenduaren 6an, lehendabiziko alea kaleratu zuten 32 orrialderekin. Administrazio Kontseiluan, Martin Ugalde lehendakaria zen, Joxemi Zumalabe kontseilari ordezkaria eta Joan Mari Torrealdai Kontseilu Editorialeko presidente, Pello Zubiria zuzendaria eta Iñaki Uria zuzendariordea zirela.

[aldatu] 1992

1992ko martxoaren 10ean, kolore gorria gehitu zuten azalean, eta 32 orrialdetik 40ra pasatu zen kazeta.

[aldatu] 1993

Urte hartan, Bilboko Aste Nagusian beste konpartsa bat sortu zuten, "Hor Dago!" izenekoa eta euskarazko kazetarekin lotutakoa.

[aldatu] 1994

Lehen aldiz Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak eman zituen egunerokoarentzat, kantitatea txikia izan arren: 70 milioi pezeta (420.000 euro).

[aldatu] 1995

1995eko uztailean, 10. urteurrena ospatzeko, Zintzarria jaialdia antolatzen lagundu zuen "Egunkaria"k, Zugarramurdin. Urriaren 21ean kolorezko egunkari bilakatu zuten, itxuraz eta edukiaz batera berriztatuz eta 50 orritik gora eskainiz. Urte horretan 12.000 ale baino gehiago saltzen zituzten.

[aldatu] 1999

1999. urtean, eguneroko orriez gain gehigarriak ere ematen hasi ziren: Unibertsitatea, Barkatu Ama, Mundu Mira, Begira, Xingola, Kazeta, Nafarkaria eta Bizkaia, besteak beste. Ordurako 64 orrialde biltzen zituen egunkariak eta ia 14.000 ale saldu. Gorakada nabarian, 1998tik 1999ra bitartean ia %6ko hazkundea izan zuen salmentei zegokienean.

[aldatu] 2003

Itxi aurretik, Euskaldunon Egunkariak euskal gizartean errotzea lortua zuen. Egunean 70 orrialde zituen batez beste, 15.000 aleko salmentak, 44.000 irakurle, bere webgune propioa eta beste edozein egunkarik adinako kalitatea.

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Egunkariaren itxiera

Baina 2003ko otsailaren 20an, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, orduko Espainiako Gobernuak eta Del Olmo epaileak kazetaren itxiera agindu zuten, batera kaleratutako autoaren bidez. Guardia Zibilak itxi zuen hedabidea. Hainbat kazetarik eta langilek torturak salatu zituzten egun haietan atxilotze prozesuan.

Otsailaren 22an Donostian manifestazio erraldoia burutu zuten milaka herritarrek "Egunkaria"ren aurkako erasoa salatzeko, historiako handienetarikoa. Ekainaren 21eanBerria” egunkariak lehen zenbakia kaleratu zuen, Egunkaria ordezkatuz.

Ordutik, etengabekoak izan dira norbanakoek eta erakundeek (bertakoek zein kanpokoek) egindako eskaerak, auzia bertan behera uzteko asmoz. Katalunian nabarmena izan da auzi honen oihartzuna eta kazetaren aldeko sostengua, baina nazioarteko erakunde batzuk ere aipagarriak dira zentzu honetan, hala nola Amnesty International, Reporters Sans Frontières edo Nazioarteko Kazetarien Elkartea.

[aldatu] 2005

2005eko martxoaren 18an Egunkariaren Alde Babes Taldearen aurkezpena egin zuten, Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunek osatua.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Beste hizkuntzak
Static Wikipedia 2008 (March - no images)

aa - ab - als - am - an - ang - ar - arc - as - bar - bat_smg - bi - bug - bxr - cho - co - cr - csb - cv - cy - eo - es - et - eu - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - frp - fur - fy - ga - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - jbo - jv - ka - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - ms - mt - mus - my - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nn - -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -
https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformativo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com