Edvard Grieg
Wikipedia(e)tik
Edvard Hagerup Grieg (Bergen, 1843ko ekainaren 15 – 1907ko irailaren 4) musikagile eta pianojole norvegiarra izan zen.
Erromantizismo garaiko egilea da, bere herrialdeko folk musikak inspiraturikoa.
Bere lanik ezagunenak Piano Concerto in A minor, Peer Gynt (Henrik Ibsenen izen bereko antzezlanerako musika) eta Lyriske stykker ("Konposizio lirikoak") dira.