Web - Amazon

We provide Linux to the World

ON AMAZON:


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
1812 Obertura - Wikipedia, entziklopedia askea.

1812 Obertura

Wikipedia(e)tik

1812 Obertura.
1812 Obertura.

1812 Obertura Piotr Ilitx Txaikovski musikari eta konposatzaile klasiko errusiarraren obertura da, 1880ko iraila eta urria bitartean idatzia. Lan honen programak, Napoleondar Gerratan Errusiak lorturiko garaipena deskribatzen du. Musikalan honen estreinaldia, Moskuko Kristo Salbatzailearen elizan izan zen, 1882ko abuztuaren 20an. 1881ean, eliza hori errusiar garaipena ospatzeko sagaratua izan zen eta musikalan hau, ospakizun hauek omentzeko idatzia izan zen. Musikalan honen tenpoak Lento-Andante-Allegro giusto-Largo eta Allegro Vivace dira.

Lana, errusiar eliza ortodoxoko doinu erlijioso batekin hasten da, Salbatzaileari Eskaria izenekoa. Honek, Errusiako zerbitzu erlijioso guztietan herriari, Frantziaren aurkako gerra adierazpena nola ezagutzera emana izan zen gogorarazten du. Adierazpen hauek eta herriaren erreakzioa Leo Tolstoi idazlearen Guda eta Bakea eleberrian adierazita agertzen dira. Eleberri hontan bertan, Borodinoko guda, obertura honen gaia dena (1812ko irailaren 7an gertatua) deskribatzen da, non Napoleon Bonaparte enperadore frantziarrak errusiar harmada garaitu eta Mosku inbaditzen duen.

Musikalanak kornoek aurkezturiko martxa batekin jarraitzen du. Hemen, harmadak prestatzen entzuten dira. Frantziako ereserki nazionalak, Marseillesa izenekoak, inbaditzailearen jatorri frantziarra eta Napoleonen errusiarrekiko garaipena adierazteko balio du. Errusiar folkloreko gai batek, moskutarrek Napoleonen aurka lortu zuten garaipena gogorarazten du. Moskuko erretreta (1812ko urriaren amaieran musikaren diminuendo batekin adierazita dago.

Kanoien suak, errusiarrek, Frantziar inperioaren mugetaraino egin zuten aurrerapena azaltzen du. Gatazkaren amaieran, kanpai hotsak eta su artifizialak entzuten dira, Errusiaren garaipen eta askapenaren seinale bezala. Kanoien eta kornoen azpitik, Errusiako ereserki nazionala entzuten da: "Jainkoak salba dezala tsarra". Ereserki errusiar hau, lehen entzun den ereserki frantziarraren kontrapuntua da.

Musikalan honek, anakronismo bitxi bat adierazten du. Izan ere, lana girotua dagoen garaian, 1812.an, alegia, Marseillesa ez zen Frantziako ereserki nazionala, ezta Jainkoak salba dezala tsarra, Errusiakoa ere, baina bai Txaikovskik lana amaitu zuen garaian, 1880an.

Musika programatiko bezala kontsideratua izan denez, askotan, benetako kanoiekin joa izan da, tinbalak eta perkusiozko beste musika tresna batzuen ordez, azken hauentzat pentsatu bait zuen Txaikovskik lan hau.

[aldatu] Erabilpenak

  • Moskuko Dinamo futbol taldeak, bere garaipenak ospatzeko erabiltzen du obertura hontan agertzen den errusiar armadaren prestatzea.
  • V for Vendetta izeneko pelikularen soinu bandan erabilia izan zen.
  • Risk gerrari buruzko mahai jokoaren iragarkian ere, erabili zen.

[aldatu] Agerpenak

Marrazki bizidunetan ere agertu da obertura hau. Simpsondarrak marrazki bizidunen atal batetan, Homer, gidatzen ari dela, obertura honen zatirik ezagunena kantatzen ari da.

Static Wikipedia 2008 (March - no images)

aa - ab - als - am - an - ang - ar - arc - as - bar - bat_smg - bi - bug - bxr - cho - co - cr - csb - cv - cy - eo - es - et - eu - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - frp - fur - fy - ga - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - jbo - jv - ka - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - ms - mt - mus - my - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nn - -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -
https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformativo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com