Zinema zuzendari
Wikipedia(e)tik
Zinema zuzendaria film bat egiteko prozesuaren buruan dagoen pertsona da. Bere eginkizunak gidoia gauzatzea, filmeko alderdi artistikoak eta dramatikoak kontrolatzea eta teknikariak zein aktoreak gidatzea dira, azkenean filmak bere asmoekin bat egin dezan.
Hala ere, zuzendariek ez daukate erabateko kontrol artistikoa bere gain. Eskuarki zuzendariak aukeratzen dituzten ekoizleek zuzendariaren lanean mugak jartzen dituzte, bere erabakiek konpainia ekoizlearen intereseak kalte ez ditzaten. Honela, batzutan ekoizleek edozein gauza betatzeko ahalmena daukate, lehendabiziko gidoiatik filmaren azken ebakiak arte, zuzendariak irizten duena irizten duela.