Saskatchewan ibaia
Wikipedia(e)tik
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Saskatchewan ibaia. |
||||||
Kokapena | ||||||
Luzera | 1.392 km | |||||
Arroa | 146.100 km² | |||||
Emaria | 280 m³/s | |||||
Iturburua | Mendi Harritsuak | |||||
Ibai ahoa | Winnipeg lakua |
Saskatchewan ibaia Kanadako ibai nagusienetariko bat da. Bere 1.392 kilometrotako ibilbidea Kanadako Saskatchewan eta Manitoba probintziak zeharkatzen du Winnipeg lakura heldu arte. Bere ibaiadarrak diren Ipar Saskatchewan eta Hego Saskatchewan ibaiekin batera 146.100 arroa du. Arroa Kanadako Zabaldi handietara, Albertako Mendi Harritsuetara eta Estatu Batuetako Montana iparraldera hedatzen da.
Ibaiaren iturria Saskatchewan estatuaren erdian dago, Ipar Saskatchewan eta Hego Saskatchewan ibaien bilgunean. Ibai biak Albertako Mendi Harritsuetako glaziareetan sortuak dira.
Ibai eta izen bereko probintziaren izena (Saskatchewan) creezko kisiskāciwani-sīpiy hitzetik dator, euskaraz "ibaibide azkarreko ibai" esan nahi duena[1].