Lankide eztabaida:Racing
Wikipedia(e)tik
Ongi etorri, Racing, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orrialdea da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orrialdea ere baduzu, zure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... jartzeko (zure lankide orrialdea eraikitzeko informazioa lortzeko, ikus orrialde hau). Lehendabizi, Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen dizun orrialdea irakur ezazu. Beranduago, lotura hauek erabilgarriak izan daitezke:
Wikipediako Txokoa duzu zure iradokizun edo komentarioak ezartzeko. Wikipedian ere hainbat Wikiproiektu daude, bertan parte har dezakezu nahi izanez gero. Horrez gain, badugu posta-zerrenda bat euskarazko Wikipedian, izena eman dezakezu bertan. Wikipedialari baten galderari erantzuteko, bere eztabaidan egin beharko duzu. Bestela, ez zaio "mezu berri bat" duenaren oharra azalduko eta agian ez da konturatuko erantzun egin diozula. Orrialdearen goialdeko botoietan "+" ikurra aurkituko duzu. Bertan klik eginez, mezu berri bat sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuan zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo zara identifikatu.
|
[aldatu] Zumarraga/Urretxu
Oso argazki polita. Mila esker artikulu hauek osatzeagatik! -Eliana 20:15, 3 Otsaila 2006 (UTC)
[aldatu] Irudi:Zumarraga-urretxu.jpg
Arrastion Racing. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Zumarraga-urretxu.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da zure irudi bikain hori eta pena bat litzateke. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie • (postontzia) 17:19, 3 Urria 2006 (UTC)
[aldatu] Core 2 duo
Kaixo Racing:
Berez Copyrighta duten irudiak ezin dituzu igo. Baina agian errazagoa da beste hizkuntzatako artikuluak begiratzea, askotan bertako irudiak erabili ditzakezulako. Horretarako iruadiak commons proiektuan egon behar dute.
Horretaz gain, saiatu zaitez artikuluari formatua ematen Estilo gidan agertzen den bezala, edo beste artikuluei begiratu bat ematen. Horrela, erabiltzaile guztiek errazago ulertu dute zer den Core 2 duo hori ;) Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 14:33, 3 Uztaila 2007 (UTC)