Indiako hizkuntza ofizialen zerrenda
Wikipedia(e)tik
Indiak hizkuntza aberastasun handia du. Gutxienez 800 hizkuntza eta 2.000 dialekto hitz egiten dira gaur egun. Indiako konstituzioak Hindia eta Ingelesa ezartzen ditu hizkuntza ofizial moduan eta komunikazio interetnikarako. Gainera beste 22 hizkuntza ofizial onartzen ditu eta administrazioan lan egiteko hizkuntza hauetariko batean egin daiteke azterketa.
1965tik aurrera ingelesa Gehitutako hizkuntza ofizial asoziatua da. Hala ere gaur egun nahiko era zabalean erabiltzen da ingelera, batez ere industrializaio prozesuak direla eta.
Eduki-taula |
[aldatu] Hizkuntza ofizialak
- Hindi - Gobernuak erabiltzen duen hizkuntza da.
- Ingelesa - Beste estatuekin komunikatzeko erabiltzen den hizkuntza ofiziala da.
[aldatu] Onartutako beste hizkuntzak
- Assamesea — Assameko hizkuntza ofiziala
- Bengalia — Tripura eta Mendebalko Bengalako hizkuntza.
- Bodoa — Assameko hizkuntza ofiziala
- Dogria —Jammu eta Kaxemirako hizkuntzak.
- Gujaratia — Dadra eta Nagar Haveli, Daman eta Diu eta Gujarateko hizkuntza.
- Hindi — Arunachal Pradesh, Andaman eta Nicobar uharteak, Bihar, Chandigarh, Chhattisgarh, Delhi, Haryana, Himachal Pradesh, Jharkhand, Madhya Pradesh, Rajasthan, Uttar Pradesh eta Uttaranchaleko hizkuntza.
- Kannada — Karnatakako hizkuntza
- Kashmiri — Jammu eta Kaxemirako hizkuntza.
- Konkania — Goako hizkuntza
- Maithilia — Biharreko hizkuntza
- Malayalama — Kerala eta Lakshadweepeko hizkuntza.
- Manipuria edo Meithei — Manipurreko hizkuntza
- Marathia — Maharashtrako hizkuntza
- Nepalera — Sikkimeko hizkuntza
- Oriya — Orissako hizkuntza
- Punjabiera — Punjab eta Chandigarheko hizkuntza.
- Sanskritoa — Hinduismoaren hizkuntza. Eskola askotan irakasten da.
- Santalia - Santhalien hizkuntza,Chota Nagpur Plateaueko biztanleak.
- Sindhia - Sindhien hizkuntza.
- Tamilera — Tamil Nadu eta Pondicherryko hizkuntza.
- Urdu — Jammu and Kashmir, Andhra Pradesh, Delhi eta Uttar Pradesheko hizkuntza.
[aldatu] Hindiaren dialektoak
- Awadhi
- Bundeli
- Chhattisgarhi
- Hariyanavi (Haryanvi) — Haryana hizkuntza
- Hindustani
- Kanauji
- Marwari
[aldatu] Bihariaren dialektoak
- Angika
- Bhojpuri
- Magadhi
[aldatu] Beste hizkuntza ez ofizial batzuk
- Bhili
- Gondi
- Kodava
- Kutchi
- Tulu
- Sankethi