Web - Amazon

We provide Linux to the World

ON AMAZON:


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Herri-lan ingeniaria - Wikipedia, entziklopedia askea.

Herri-lan ingeniaria

Wikipedia(e)tik

Herri-lan ingeniaria herri-lan ingeniaritza ikasketak egin dituen pertsonari deitzen zaio.

Hegoaldean Portu, Ubide eta Bide ingeniari bezala da ezaguna, gazteleraz hala deitzen baitzaio (Caminos, Canales y Puertos). Iparraldean berriz Zubi eta Errepide ingeniaria (Ponts et Chaussées).

Herrii-lan ingeniarien elkargoa lanbide hau duten ingeniarien interesak defenditzen dituen erakundea da.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Herri-lan ingeniari lanbidea aspaldidanik izan arren ezaguna, XVII. mendean sortzen da gaur egun ezagun dugun bezala, hau da, estaduak hezitzen ditu lanbidea egiteko pertsonak.

Frantzian 1716.urtean erresumako errepideen mantenurako sortutako Corps des Ponts et Chausséesan du jatorria lanbideak gaur egungo baldintzetan.

Espainian herri-lan ingeniari, gaur egun ezaguna den bezala, 1799an sortu zen, Carlos IV.ak Inspección General de Caminos y Canales deritzona sortzen zuenean. 1835. urtean eman zitzaion Ingeniero de Caminos, Canales y Puertos izena eta Jose Agustín de Larrazabal, Mendaroko gipuzkoarra, izan zen Bide, Ubide eta Portuetako lehenengo Ingeniaria.

XIX. mendean lanbidea azpiegitura proiektu erraldoiei aurre egin beharrean topatzen da.

XX. mende bukaeran urbanismo kontzeptuak gehitzen zaizkio lanbideari, egindako lanaren ustiaketa, kudeakea eta finantza arduradun ere egiten direlarik ingeniariak.

XXI. mende hasieran ingurugiro arazoak eta lan-arriskua ere kontutan izan beharko ditu ingeniariak.

[aldatu] Lan esparrua

Herri-lan ingeniariak erermu oso zabala jorratzen du. Arkitektoekin eta beste ingeniari batzuekin ere oso gertu dago bere zereginetan askotan, proiektu batzu berak beste batzuk ere sina ditzaketelarik. Eraikuntzan adibidez mugatua du herri-lan ingeniariak bere zeregina.

[aldatu] Hiriko obra eta zerbitzuak

  • Pilotalekuak.
  • Kiroletarako zelaiak eta pistak.
  • Igerilekuak eta bestelako kirol eta aisialdi-instalazioak.
  • Hilerriak.
  • Gasa eta elektrizitatea banatzeko sareak.
  • Urbanizazioak.
  • Hiriko esparruen zolatzea.
  • Seinaleztapena.
  • Trafikoaren kudeaketa.
  • Kanpinak.

[aldatu] Hirigintza

  • Plan Orokorrak
  • Arau subsidiarioak.
  • Zatiko planak (Egoitzazkoak eta ez-egoitzazkoak).
  • Plan bereziak.
  • Xehetasun-azterketak.
  • Hirigintzako jarduketa-planak (Egoitzazkoak eta ez-egoitzazkoak).
  • Hiri-lurzorua mugatzeko proiektuak.
  • Lursailak zatitzeko proiektuak (Egoitzazkoak eta ez-egoitzazkoak).
  • Poligonoak edo gauzatze- eta jarduketa-unitateak mugatzeko proiektuak.
  • Lursailak orekatzeko eta birzatitzeko proiektuak.

[aldatu] Ingurumena

  • Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko azterketak.
  • Estolderiak eta saneamendua, hobi septikoak.
  • Ibaiertzak babestea.
  • Itsasertzak eta hondartzak babestea eta bere onera ekartzea.
  • Edateko uraren araztegiak.
  • Hondakin-uren araztegiak eta ura tratatzeko tokiak.
  • Estolderien garbiketa.
  • Kontrolatutako zabortegiak.
  • Ura gatzgabetzeko tokiak.
  • Erraustegiak.
  • Hondakinentzako instalazioak eta zabortegiak
  • Molusku-parkeak, itsas arrainen haztegiak eta itsaski-haztegiak. Arrain-haztegiak, arrainentzako eskailerak eta akuikultura-instalazioak.
  • Hondartza artifizialak.
  • Itsas ibilaldiak.

[aldatu] Garraioa

  • Trenbideetako pasaguneak ezabatzea.
  • Trenbideak lurperatzea.
  • Zamatzeko tokiak eta transbordorako instalazioak.
  • Autobus-geltokiak.
  • Hangarrak.
  • Garraioen arteko lotura-tokiak, lehorreko portuak eta jarduera logistikoetarako eremuak.
  • Garraiorako, komunikaziorako edo antzekoetarako obrak eta instalazioak.
  • Teleferikoak.
  • Teleaulkiak.
  • Garraio bereziak.
  • Kable bidezko garraioak.
  • Gasbideak eta oliobideak.
  • Biltegiratzeko eremuak eta zama-geltokiak.
  • Funikularrak.
  • Metroak eta lurpeko lineak.
  • Trenbideak eta tranbiak.
  • Bideak berritzea eta egokitzea.

[aldatu] Errepideak

  • Bideak egokitzea eta zolatzea.
  • Bideak eta pistak finkatzea.
  • Aparkalekuak azaleretan.
  • Autobideak eta autobiak.
  • Errepideak eta bideak.
  • Errepideen mantentze-lana.
  • Zerbitzu edota biltegiratze estazioak eta guneak.
  • Zirkulazio-azterketak.
  • Desjabetzeak.
  • Bideetako obrak eta lotuneak.
  • Seinaleztapena.

[aldatu] Hidraulika

  • Ur-bilketa.
  • Ur-hornidura (hoditeria eta banaketa).
  • Ureztatze-lanak.
  • Akueduktuak.
  • Erregulazio-putzuak.
  • Ubideak eta zangak.
  • Oreka-tximiniak.
  • Hodi biltzaileak eta sifoiak.
  • Uharren zuzenketa.
  • Ibilguak bideratzea eta estaltzea.
  • Ponpaketa-estazioak.
  • Azterketa hidrauliko edo hidrologiakoak.
  • Presa handiak.
  • Presa txikiak.

[aldatu] Portu eta itsasertzak

  • Merkataritza-portuak.
  • Kirol-portuak.
  • Arrantza-portuak.
  • Itsaspeko hustubideak.
  • Balizajeak.
  • Babes-dikeak
  • Ur gaineko dikeak.
  • Lehorreko dikeak.
  • Dragatzeak.
  • Alba-dukeak.
  • Itsas estazioak.
  • Itsas hondoari buruzko azterketak.
  • Faroak.
  • Arrainen estalpeak eta lonjak.
  • Kaiak, ontzitegiak.
  • Pantalanak.
  • Hondartza artifizialak.
  • Itsas ibilaldiak.
  • Itsasertzak eta hondartzak babestea eta bere onera ekartzea.

[aldatu] Zubiak eta egiturak

  • Zubiak.
  • Biaduktuak.
  • Oinezkoen pasabideak.
  • Gaineko pasabideak eta lurpekoak.
  • Pontoiak.
  • Gaineko aparkalekuak.
  • Lurpeko aparkalekuak.
  • Itxiturak eta estalkiak.
  • Eraispenak
  • Biltegiak eta zuloak.
  • Eraikuntzak.
  • Hormigoizko egiturak, bereziak eta metalikoak.
  • Obrarako instalazio lagungarriak.
  • Obra zibilak instalazio-mota ezberdinetan.
  • Aleak eta meak biltzeko parkeak.
  • Hormigoi-instalazioak.

[aldatu] Geoteknia eta zimenduak

  • Zuzeneko zimendatzeak.
  • Zimendatze bereziak eta pilotajeak.
  • Lurren finkatze-lana tratamendu berezien, injekzioen eta ainguraketen bidez.
  • Lehorketa, lurren saneamendua eta maila freatikoa beheratzea.
  • Ezponden egonkortasuna.
  • Harrobiei buruzko azterketa.
  • Lurren mugimendua.
  • Murruak.
  • Azpi-berritzeak eta mikropiloteak.
  • Ibai-azpiak.
  • Zutoin-oholak, pantaila-hormak eta ainguraketak.
  • Tunelak, lurpeko eraikuntzak.
  • Leherketak.

[aldatu] Energiaren eta industriaren arloak

  • Industria, biltegi eta tailerretarako nabeak.
  • Hozkailu-instalazioetarako nabeak.
  • Energia elektrikoa batera sortzeko instalazioak.
  • Hozketa-dorreak.
  • Zubietako errodadura-errailak eta portale-garabiak.
  • Energia aprobetxatzeko zentralak, azpi-estazioak eta linea elektrikoak.
  • Erregimen bereziko energia-parkeak (eolikoak, eguzkitikoak, bionikoak eta abar).
  • Industria-tximiniak.
  • Mini-zentral elektrikoak,
  • Errota hidraulikoak

[aldatu] LOE 38/1999 5NV araberako Eraikuntza

  • Zatiko proiektuaren/zatiko obraren zuzendaritza, LOEren arabera.
  • Lankidetza, LOEren arabera.
  • Eraikuntzak, LOEren arabera.
  • Industria, biltegi, tailerretarako nabeak, LOEren arabera.
  • Hozkailu-instalazioetarako nabeak, LOEren arabera.
  • Aurreatezatutako hormigoi armatua aurrefabrikatzeko nabeak, LOEren arabera.
  • Eraikuntzen ikuskaritza teknikoa, (ITE).

[aldatu] Segurtasuna eta osasuna

  • Segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterketa.
  • Segurtasunari eta osasunari buruzko azterketa osoa.
  • Koordinazioa, proiektua gauzatzerakoan.
  • Koordinazioa, obra gauzatzerakoan.
  • Segurtasun- eta osasun-plana.

[aldatu] Ikasketak

Herri-lan ingeniaritza eskolak honako hauek dira, antzinatasunaren arabera sailkatuak:

[aldatu] Frantzia

  • École Nationale des Ponts et Chaussées - ENPC. Sortze urtea 1747.

[aldatu] Espainia

  • Universidad Politécnica de Madrid - UPM. Sortze-urtea: 1802.
  • Universidad de Cantabria - UC. Sortze-urtea: 1966.
  • Universitat Politécnica de Valencia. Sortze-urtea: 1968.
  • Universitat Politécnica de Catalunya - UPC. Sortze-urtea: 1973.
  • Universidad de Granada - UGR. Sortze-urtea: 1988.
  • Universidade da Coruña - UDC. Sortze-urtea: 1991.
  • Universidad Alfonso X El Sabio (Pribatua). Sortze-urtea: 1996.
  • Escuela Politécnica Superior de Burgos]. Sortze-urtea: 1998.
  • Universidad Castilla La Mancha - UCLM. Sortze-urtea: 1998.

[aldatu] Herri-lan ingeniari ezagunak

  • John McAdam (1756-09-21): Eskoziar ingeniaria, Errepideetan aditua.
  • Henry Darcy (1803-06-10): Hidraulikan aditu zen Frantziar ingeniaria.
  • Gustave Eiffel (1832-12-15): Eiffel dorrearen aita den Frantziar ingeniaria.
  • Otto Mohr (1835-10-8): Mekanika eta materialen erresistentzian oso ezaguna.
  • Alberto De Palacio (1856-01-25): Bizkaiko zubi esekiaren diseinatzailea.
  • Hans Albert Einstein (1904-05-14): Fisikari famatuaren semea.
  • Yasser Arafat (1929-08-04 edo 192-08-24): Politikari palestinarra.
  • Boris Yeltsin (1931-02-01): Errusiako lehendakari ohia.
  • Santiago Calatrava (1951-07-28): Espainiako ingeniaria eta arkitektua.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Static Wikipedia 2008 (March - no images)

aa - ab - als - am - an - ang - ar - arc - as - bar - bat_smg - bi - bug - bxr - cho - co - cr - csb - cv - cy - eo - es - et - eu - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - frp - fur - fy - ga - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - jbo - jv - ka - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - ms - mt - mus - my - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nn - -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -
https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformativo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com