Galaxia
Wikipedia(e)tik
Galaxia (grezierazko galakt- errotik, "esne", Esne Bidea dela-eta) izarrez, gasezko eta hautsezko lainoz eta materia ilunez osaturiko grabitate-multzoa da. Izarren kopurua 107 eta 1012 bitartean izaten da. Hainbat galaxia motatan osagai garrantzitsuena materia iluna da, zuzenki aztertua izan ez den materia, bere efektu grabitatorioengandik baizik. Galaxia baten barruan aurki daitezkeen azpi-egiturak honako hauek dira: nebulosak, izar multzoak eta izar sistemak.
Galaxien sorreraren teoriaren arabera, materia iluna da aurrenik pilatzen dena, materia normala erakarriz, izarrak sortuz eta hala galaxiak ikusgai bihurtuz.
Lehenengo aurkitu zen galaxia Esne Bidea da, gu bizi garena.
Galaxiak urrundu egiten dira bata bestearengandik, eta hedapen abiadura distantziarekiko proportzionala da, gertaera honek Hubble legearen izena hartzen du, Edwin Hubble izan baitzen gertaera honetaz konturatu zena. Unibertsoan milioika Galaxia daudenaren froga besterik ez da.
Galaxien tartean, hutsune ikaragarriak daude, eta gaur egungo teleskopioak 10 mila milioi argi urtera dauden galaxiak bereizteko gai dira.