Web - Amazon

We provide Linux to the World

ON AMAZON:


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
ETEN - Wikipedia, entziklopedia askea.

ETEN

Wikipedia(e)tik

Wikitzeko Artikulu hau ez dator formatu hitzarmenekin bat.
Wikipedia lagun dezakezu hau egokituz.
?


Eten 1998an Nerbioi ibaiaren ezkerraldean sortutako musika taldea da. Hasiera batean, hirukote gisa aritu zen rock, post-hardcore ildotik. Gerora, bikote bihurtuta, inprobisazioan oinarritutako rocka egiten hasi zen. Taldearen arlo guztiak, ahal izan duen neurrian, taldearen esku egotea hobetsi du beti. Gaur egun ArtoArtian osatzen duten taldeetako bat da.


Eduki-taula

[aldatu] Taldekideak

Unai de la Iglesia -Portugalete- (1998-…)

Ibon Rodríguez -Sestao- (1998-…)

Jonan Izurieta -Portugalete- (1998-2002)

Sendoa Miranda -Sestao- (2002-2005)

[aldatu] Historia

1998an Sestaoko Eusko Lorak dantza taldearen egoitzan sortu zen taldea, ia nahigabean. Hurrengo urtean Trapagako Elgero auzora aldatu zen, entseguak bertan egitera, bertako Elgeroko Aldapa elkarteari esker, eta hantxe sortu zituzten beren lehenengo kantuak.

Kantu horietako 8k osatu zuten taldearen lehenengo CDa (i/g). Muskizen grabatu zuen 2000. urteko Aste Santuan. Maketa hori grabatuta, Bizkaiko hainbat lekutan jotzen hasi zen, eta urte bereko abenduan Basauriko Gaztetokiko II. Maketa Lehiaketan sari bat lortu zuen, “Euskarazko talderik onena” saria, hain zuzen. Lehiaketako beste bi sarituekin (She’s eta Fomalhaut) disko bat osatu zuten, Urdulizeko Tio Pete Estudioan, Jose Lastra eta Carlos Velascoren gidaritzapean. Diskoa doan banatu zen.

Kantu berriak egiten eta Euskal Herri osotik jotzen jarraitu zuten 2002ko abenduan Jonaneko taldea utzi arte. Ordura arte hiru kideek musika tresna guztiak txandakatzen zituzten, eta kanta batzuetan formazioa aldatzen zen.

Sendoak hartu zuen Jonanen lekukoa eta 2004an Berako MIK estudioan grabatu zuten bigarren CDa, ErTzEaN izenekoa. Garai horretan Jawbox taldearentzako tributo disko baterako Motorist kantaren bertsioa ere grabatu zuten, oraindik argitaragabea.

Formazio berriarekin eboluzio sakona izan zuen taldeak. Izan ere, lan egiteko moduak aldatu eta zuzeneko inprobisatuak egiteari ekin zioten. Halakoa izan zen Sendoarekin egin zuten azkenengo kontzertua, Gorlizeko Xurrut aretoan, eta halakoak ere bikote gisa egindako guztiak 2008 urtera arte. 2006ko udazkenean taldeak parte hartu zuen LURRA izeneko tailerrean. Tailerraren asmoa zen antzezlan bat osatzea hainbat arte-diziplinatako jendea elkartuz ZERO konpainiaren eskutik. Urriaren aste oso batez eskaini zuten aurretik laborategian landutako kontzeptu asko. Ez zen obra itxi bat izan, egunetik egunera egindakoa aztertu eta proposamen berriak tartekatzen ziren. Eten taldea, obraren soinuaz arduratzeaz gain dantzan eta antzezpenean ere aritu zen.

2007ko apirilean, Bilborock aretoaren 10. urtemuga ospatzeko prestatu zuten jaialdirako Audience taldea gonbidatua izan zen. Zerbait berezia egitea zen asmoa eta Eten-ekin batera hiru kanta prestatzea erabaki zuten. Audience taldearen In a small town kantaz gain Angels Of Light taldearen My true body eta Velvet Underground taldearen Black Angel's death Song aurkeztu zituzten jaialdia ixteko. Azken kantu hori Alvaro Brutus-ek 2008an kaleratutako A Gran Bilbao Tribute to the Velvet Underground & Nico diskoan plazaratu zen.

2007an hurrengo estudio lana sortzen eta grabatzen hasi ziren, taldearen lokalean bertan. Lan horretan bertsioen kontzeptua landu zuten, noraino den kantu bat beste baten bertsio, esaterako. 2008an kaleratu zuten Labeatzomorroen Bibisekzioa diskoa LP eta CDan. Musika txikiak eta eskulanak banatzeko sortu zen ArtoArtian katalogoaren partaide da taldea eta ArtoArtianek berak banatzen ditu bere lanak.

[aldatu] Diskografia

ETEN (2000) CD

Basauriko Gaztetokia (2001) CD

ErTzEaN (2004) CD

Labeatzomorroen bibisekzioa (2008) CD+LP


[aldatu] Kanpo loturak

[Eten taldearen web gunea|http://www.etentaldea.net]

[Artoartian katalogoa]http://www.artoartian.org

[aldatu] Taldekideen aldi bereko proiektuak

[Le Noise]http://www.lenoise.net

[The Extended Plays]http://www.theextendedplays.com/

[Zero antzerki konpainia]http://zeroteatro.com/

[Ibonrg]http://www.ibonrg.net

Static Wikipedia 2008 (March - no images)

aa - ab - als - am - an - ang - ar - arc - as - bar - bat_smg - bi - bug - bxr - cho - co - cr - csb - cv - cy - eo - es - et - eu - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - frp - fur - fy - ga - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - jbo - jv - ka - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - ms - mt - mus - my - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nn - -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -
https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformativo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com