Wikiproiektu:Banderak
Wikipedia(e)tik
Banderen wikiproiektu hau bandera nazional eta ez nazionalei dagozkien artikuluak sortzea helburu dituen proiektua da. Momentuz batzuk sortu egin dira, Europako nazioenak batez ere, baina beste asko falta dira. Helburua banderen artikulu guzti hauek formatu beretsu bat mantenduz zenbait erabiltzaileren artean sortzea da; ezaugarri nagusia eskuinaldean {{Bandera infotaula}} txantiloia izatea litzateke. Formatu beretsu hauek dituzten artikulu sortak sortzeko, lan hau erraztuko luketen tresnen sorrera ere proposatzen da, nahi duenak erabili dezan, errazagoa iruditzen bazaio, noski :)
Eduki-taula |
[aldatu] Bandera nazionalak
Bandera nazionalek aipatutako {{Bandera infotaula}} txantiloia izango dute eskuinaldean, bandera guztiek bezalaxe, eta horrez gain bere kontinenteari dagokion aurkibide txantiloia ere bai (Asia, Afrika, Europa, Hego Amerika, Ipar Amerika, Ozeania). Horrez gain, [[Kategoria:Bandera nazionalak]] eta dagokion herrialdearen kategorian sailkatuta geldituko litzateke.
Lan hau neketsua izan daiteke, eta hori errazteko tresna hau erabiltzea proposatzen da; egiteke daudenak jakiteko goian aipatutako txantiloietan begiratu daiteke. Datuak betetzeko beste Wikipediatako informazioa erabiltzea nahikoa da normalean. Edozein hobekuntza proposamen edo zalantza orrialde honen eztabaidan utzi.
[aldatu] Bandera ez nazionalak
Bandera nazionalekin erabilitako metodologia egokia dela eta merezi duela erabakiko balitz, antzeko tresna bat ere sortu liteke, artikulu horientzako balioko lukeena. Baina momentuz bandera nazionalekin egin nahi da proba.
[aldatu] Bandera txikiak
Hainbat artikulutan herrialde ezberdinetako pertsonak edo lekuak zerrendatzen dira. Honetarako herrialde eta lurralde ezberdinentzako txantiloi ezberdinak sortzen ari gara, horien izenak ISO 3166 estandarrarekin bat datozelarik. Txantiloi hauetako bakoitzak aukerako aldagai bat du, banderatxoa bakarrik, edo horrez gain lurraldearen izena ere erakusteko. Esate baterako, Italiako banderatxoa jarri nahi izanez gero:
- {{ITA}} -->
- {{ITA|1}} --> Italia
Badago ISO 3166 estandarrarekin bat ez datorren kasu bereziren bat. Adibidez, Euskal Herria:
- {{EH}} -->
- {{EH|1}} --> Euskal Herria
Bandera txantiloi guztientzako, ikus Kategoria:Bandera txantiloiak eta Bandera txantiloien zerrenda.
[aldatu] Partehartzaileak
Partehartzaile izanez gero, honako txantiloia jar dezakezu zure erabiltzaile orrialdean:
{{Banderak Wikiproiektuko lankide}}
Formatu beretsuko artikulu sortak sortzeko horrelako tresnen erabilerakin ados dagoena, eta wikiproiektu honetan bandera artikuluak sortuz laguntzeko ados dagoenak, jarraian sinatu dezala, mila esker!
- –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:57, 10 Iraila 2006 (UTC)
- -Theklan; (zer?) 09:40, 19 Urria 2006 (UTC)
- -Asier-bergara 19:58, 6 Otsaila 2007 (UTC)
- -Aingeru 07:27, 5 Uztaila 2007 (UTC)