Web - Amazon

We provide Linux to the World

ON AMAZON:


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Aritz sound system - Wikipedia, entziklopedia askea.

Aritz sound system

Wikipedia(e)tik

Wikitzeko Artikulu hau ez dator formatu hitzarmenekin bat.
Wikipedia lagun dezakezu hau egokituz.
?

Aritz sound system

Aritz Sound System musika adiktoa, eguneroko dosiaren bila etengabe. Musika zaletu amorratua da eta musika estilo asko entzuten baditu ere, musika beltza eta elektronikoa dira gehien maite dituenak (Reggae, rap, soul, funk, afro-brasildar doinuak, etab.). Gustukoak dituen doinuak Euskal Herrian zabaltzeko eta ezagutarazteko helburuarekin bitarteko desberdinak erabili ditu.


Eduki-taula

[aldatu] Disko jartzailea

Aritzek gustukoak dituen doinuak lau haizeetara zabaltzen dihardu etengabe. Disko jartzaile modura lehen pausoak Molotoff Irratiko txosnan ematen ditu, 1994. urtean. Orduz geroztik, etengabea izan da bere jarduera. Inolako promoziorik egin gabe, eta bere harridurarako, Euskal Herriko txoko desberdinetatik deitu dute urte guzti hauetan (ahoz aho zabalduta). Aritzek ez du ezer ikusgarria egiten eta teknikoki ere ez dio nahasketari garrantzi gehiegirik ematen. Saioetan estilo desberdinak jartzen ditu, beti ere, festa egiten den tokiaren eta dagoen jendearen arabera. Soinu ekipo propioa eramaten du. Aritz Sound System izena erabiltzen du, Jamaikako sound systemen omenez. Berarekin batera abeslariak eta break dantzariak ere doaz askotan.


[aldatu] Selektah Kolektiboa

[aldatu] Historia laburra

1999. urtean, rap eta orohar, musika beltzaren zaletu amorratuak garen Zigor Dz, Molte Mc, Daddy Jeff, Wanka eta Aritz Sound System-ek Selektah Kolektiboa sortzen dugu. Hasieratik, kolektibo izaera ematen diogu egitasmo berri honi, Kolektiboko partaide bakoitzak, bere aldetik, independenteki eta askatasun osoz gauzak egiteko aukera izan dezan eta era berean, hasieratik, Kolektiboko partaide izan ez arren baina gure helburuekin bat egiten duen orori, ateak zabalik utziaz.


[aldatu] Helburuak

Euskal Herrian oraindik ezezaguna den musika beltza zabaldu eta ezagutarazi eta Euskal Herrian, konpromiso politiko batetik, musika beltza euskaraz egin daitekeela erakutsi.

[aldatu] Bitartekoak

1- Diskoak eta kontzertuak Bi disko; “Euskal Hip-Hop” (Esan Ozenki) eta “Esperientzien etorbidetik” (Metak) eta diskoen kantuekin ehunka kontzertu eman ditugu (eskerrak antolatzaile eta ikus entzuleei)

2- Festa eta sound systemak. Euskal Herrian musika erakusteko eta musikarekin gozatzeko moduak zabaldu nahian, jamaikar sound systemak oinarri hartuta, hainbat festa egin ditugu.

3- Bestelakoak (irrati saio, idatzi, e.a.)

[aldatu] 2005. urtea

Kantu berriak prestatuta, eta Metak diskoetxearen babes guztiarekin, diskoa grabatzen hasten gara. Bizitzaren gora beherak medio, guk nahi dugun emaitza lortzeko baldintzarik gabe, oraingoz diskoa ez kaleratzea erabakitzen dugu. Selektah Kolektiboko partaideok, Selektah bezala edo bakoitza bere aldetik (orain arte egin bezala), musika beltzaren bidean jarraituko dugula argi dugu eta denborak esango du, disko berria aterako dugun ala ez. Gogo faltagatik ez da izango behintzat. Eskerrak eman nahi dizkiogu Metak diskoetxeko lagunei eta urte guzti hauetan, nola edo ala, babesa eta maitasuna eman diguten guztioi. Azkenik, publikoki barkamenak eskatu nahi ditugu, diskoaren iragarpenak sortuko zituen eragozpenengatik. Musika beltzaren itzala zabaltzen jarraitzen dugu!

Riddim Selektah!


[aldatu] Antolatzaile

Oso gaztetik musikaren inguruko ekitaldiak antolatu izan ditu. Hernaniko Rock Astearen antolatzaile izan zen bi urtez eta Hernaniko jaietan parte hartze garrantzitsua du (Jai Batzordea, txosna batzordea eta soinu ekipoa). Molotoff Irratiak San Juan jaietan antolatzen duen txosnaren koordinatzailea da eta txosna horrek duen musika egitarauaren arduraduna. Horretaz gain, Igande Musikatuak, Artixten Topaketa, Kalejira Musikatua edo Hip-Hop egunen antolatzailea da (www.ixah.net)

[aldatu] Irratia

1989. urtean Hernaniko Molotoff irrati librean saioa egiten hasi zenetik etengabea izan da irratiarekin izandako harremana. Molotoff Irratian Sound System saioa egiteaz gain, EGIN irratian ere izen bera zuen saioa egin zuen lau urtez (1998. urtean Garzonek irratia eta egunkaria indarrez itxi zituen arte). Astigarragako Irrintzi irratian ere saioa egin zuen bi urtez (Manolo Rebel Radio rekin batera) eta Euskadi Irratiko kolaboratzaile izan da hiru urtez Siestarik ez saioan, disko berrien aurkezpenak eginez.


[aldatu] Sound System saioa

Sound System saioa 1992. urtean hasi zituen bere emanaldiak. Aurretik, Aritzek Tope Bwana izeneko saioa egiten zuen Molotoff Irratian (1989. urtetik) eta hau ere musika beltzari (reggaeari) bereziki eskainitako saioa zen. Sound System izenarekin saioa egin duen urteetan, milaka kantu eta ehunka lagun elkarrizketatu ditu saioan. Saio bereziak ere ugari izan dira: zuzeneko sesioak, abeslariekin saioak, etab.

Sound System saioa musika beltza eta elektronikoa delako musikei eskainitako saioa da. Saioan musika da protagonista. Aipatu estiloetako musikak jartzen dira (reggae, rap, soul, funk, afro-brasildar doinuak, drum& bass, jungle, dub, etab.) eta disko berri eta nobedadeei ematen zaie lehentasuna. Musika asko entzuteaz gain, tarteka, musika horren egileak elkarrizketatzen dira; musikariak, festa eta jaialdi antolatzaileak, etab. Musika, elkarrizketak eta agenda. Aritzek gustuko dituen doinuak Euskal Herri osotik zabaltzen ditu disko jartzaile modura aritzen denean, eta agendan, lehentasuna ematen zaie festa eta sound system hauei.

Sound System saioa Molotoff Irratiko estudioetan grabatzen da baina, Arrosa sarearen bitartez, Euskal Herriko hainbat irratietan entzun daiteke. Saioa, astearte eta asteazkenetan emititzen da (22:00etatik 23:00etara) [http//:www.molotoffirratia.com Molotoff Irratia]n (91.8fm) Hernaniko irrati librean. Era berean, ostegunero (22:00etatik 23:00etara) Info7 irratian entzun daiteke eta Arrosa irrati sarearen bitartez, Hala Bedi, Txapa, Txolarre, Uhinak eta Antxeta irratietan.


[aldatu] Prentsa idatzia

Ugariak dira Aritzek prentsa idatzian egindako kolaborazioak. Egin eta Euskaldunon egunkarietan egindakoez gain, egun, Gara egunkarian ostegunero disko berrien aipamenak egiten ditu eta hiru astean behin, iritzi zutabea idazten du (www.gara.net)

1996. urtean euskara hutsez idatzita eta musika beltza eta elektronikoari eskainitako fanzine honen lehen alea kaleratu zen. Fanzinearekin batera zinta bat (k7) banatzen zen fanzinean irakur zitezkeen edukien musikarekin, Aritzek nahastuta (A aldean jamaikar doinuak eta B aldean doinu elektronikoak). Fanzineak harrera oso ona izan zuen Euskal Herriko musika beltzaren zaletuen artean, eta askorentzat Sizzla, Luciano, Transglobal Underground eta antzeko talde eta musikariak ezagutzeko lehen aukera izan zen. Bigarren alea, 1997. urtean kaleratu zen, eta hirugarren alea idatzita egon arren (zinta ere grabatuta zegoen), ez zen inoiz kaleratu.

Aldizkaria kaleratzen hasi eta gutxira hasi zen Aritz kolaborazioak idazten. Musika beltzaren inguruko erreportaje, disko aipamen eta elkarrizketak egin ditu hasieratik. Denbora terte batean aldizkariko koordinatzaile lanak ere bete zituen. Egun, aldizkariko kolaboratzaile da.

Aldizkariaren lehen aletik kolaboratzaile izan da. Erreportajeak, elkarrizketak eta disko berrien aipamenak. Horretaz gain, gazte aldizkariak antolatutako festa eta jaialdietan parte hartu du disko jartzaile lanetan.


[aldatu] Bob Marley: Begirunea, maitasuna eta askatasuna liburua

Aritzek ez du idazle sena baina 2002. urtean, Txalaparta argitaletxeak eskatuta, “Bob Marley: Begirunea, maitasuna eta askatasuna” izeneko liburua kaleratzen du. Hasiera batean Bob Marley-ren biografia izan behar zuena, izen ezagun horren atzean dagoen mundu ezkutu eta interesgarria arakatzeko nahia bilakatzen da; esklabutza garaia, Jamaikako historia, reggae musikaren sorrera eta garapena, rasta erlijioa, ganja, etab. 80 orrialde eta irakurtzeko oso erraza (www.txalaparta.com)


[aldatu] Kanpo loturak

Static Wikipedia 2008 (March - no images)

aa - ab - als - am - an - ang - ar - arc - as - bar - bat_smg - bi - bug - bxr - cho - co - cr - csb - cv - cy - eo - es - et - eu - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - frp - fur - fy - ga - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - jbo - jv - ka - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - ms - mt - mus - my - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nn - -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -
https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformativo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com