Vegeta
Wikipedia(e)tik
Hemengo testu batzuk japonieraz daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana ordez. |
Vegeta | ||
---|---|---|
ベジータ (Bejīta) | ||
Sexua | Gizonezkoa | |
Jaiotze data | 732. urtea | |
Jatorria | Mangan | |
Lehen agerraldia | 17. liburukia, 204. atala (manga) Dragoi Bola Zko 5. atala (animea) |
|
Arraza | Saiya | |
Jatorria | Vegeta Planeta | |
Garrantzia | Lehen mailako pertsonaia | |
Adina | 29-57 (DBZ) 62-63 (DBGT) | |
Senideak |
|
|
Teknikak |
|
|
Eraldaketak |
|
|
Fusioak |
|
|
Ahotsa |
Vegeta (ベジータ, Bejīta?) Dragoi Bola manga eta Dragoi Bola Z animeko fikziozko pertsonaia da. Izen hau, bere jatorrizko planetari bezala, Vegetaren aitaren omenez jarri zioten, Vegeta Erregea. Izen hau ingelerako Vegetable (ベジタブル, Begitaburu?) hitzetik dator. Berau da unibertsoko pertsonarik indartsuena ere bere herrikide Kakarotto (Son Goku)ren ostean, nahiz eta Dragoi Bola Zren lehenengo zatian etsaiak izan. Oso pertsonaia harroa da eta beti bere burua gainditzeko prest dagoena. Vegeta da serieko pertsonaia karismatiko eta maitatuenetako bat.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Vegeta Saiya (Espazioko Gerlariak euskaraz) arrazako printzea da, Vegeta Erregearen semea. Txikitatik gogor entrenatua izan zen Saiyen arteko eliteen eliteko kidea zelako, Errege familiakoa. Oso borrokalari argia eta ausarta. Bost urterekin gainontzeko gerlarien artean nabarmentzen zen. Hain zuzen ere honegatik bilakatu zen Freezer-en gerlari kutunetako bat, gero eta egiteko zailagoak ematen dizkiolarik betetzeko. Freezer-ek Espazioko Gerlariarekin amaitzea erabaki zuenean, Super Saiya-aren mitoaren beldur, Vegeta bizirik uztea erabaki zuen Vegeta Planetatik oso urrun zegoen bste planeta batera bidaliz egiteko bat betetzera. Gainera bere planetaren suntsiketaren berri jakin zuenean ere ez zuen inongo penarik sentitu, bere izaera hotz eta gerlariaren adierazgarri. Vegetak Freezer-en aginduak jarraitzen zituen indartsuago bilakatu eta egunen batean berak hartzeko unibertsoaren agintea.
[aldatu] Lurrera iritsiera
Vegetak, Raditz Lurrean garaitua izan dela jakitean Napparekin (beste Saiya bat) batera bertara abiatzea erabakitzen du. Urtebete iraungo zuen gutxi gora behera bidaiak. Vegetaren benetako asmoa Lurrean, ordea, Dragoi Bolak biltzea zen, honela bere guraria bete ahal izateko; hilezkor bilakatzea. Behin hilezkortasuna lortuta ez zuen arazorik izango Freezer garaitzeko, bere nagusia zena garai honetan.
Lurrera iristean Satan Txiki, Son Gohan, Krilin, Yamcha, Ten Shin Han eta Chaozekin egin zuen topo ordea. Vegetak Nappari Saibaiman-ak hazten zituen haziak landatzeko agindu zion. Saibaimanak aza itxurako gizontxo batzuk ziren, oso ongi entrenatuak. Hauetako batek bere buruaz beste egin zuen Yamcha ere hilda utziz. Saibaiman guztiak hil ostean Nappa hasi zen borrokan denei oso erraz irabaziz. Borroka honetan hil ziren Chaoz, Ten Shin Han eta Satan Txiki. Azkenean bizirik iraun zuten bakarrak Krilin eta Son Gohan izan ziren. Justu Son Gohan hiltzera zihoan momentuan Son Goku azaldu zen Kinton lainoan (hau Kaitorekin entrenatzen izana zen beste munduan). Honek erraz garaitu zuen Nappa eta nahiz eta Vegetari laguntza eskatu zion, honek lotsatuta Nappa hil zuen.
Goku eta Vegetaren arteko ordua iritsi zen. Hasiera batean Vegeta erraz ibili zen baina Gokuk Kaitoren erasoa 4 bider handituta erabili ostean lortu zuen min egitea Vegetari. Hau ikusita Printze Saiyanak zeruan Power Ball bat egin eta Özaru (tximino erraldoia) bilakatu zen Gokuri egur handia emanez. Orduan Gokuk momentu batez etsaia itsutu zuen Ten Shin Hanen erasoa erabiliz eta Indar Unibertsalaren erasoa prestatzen hasi zen. Vegeta,ordea, honetaz konturatu eta Gokuri eraso zion Indar bola momentuz deuseztatuz. Goku lurrean zela mugitu ezinik Vegetak gainean salto egin eta hankak hautsi zizkion Gokuri. Baina Printzea despistatu zen momentu batean Yajirobek bere ezpataz buztana moztu eta itsura normalera itzuli zen Vegeta. Gokuk ez zeukan Indar Unibertsalaren erasorako beraz, Krilini pasa zion Indarra. Honek huts egin zuen baina Gohanen erantzunak bete betean eman zion etsaiari. Min handiagoa egin zion ordea Gohan Özaru bilakatu zenean. Vegetak buztana moztu zion baina tximino erraldoia bere gainean erori zen. Vegetak, guztiz txikituta, espazio-ontziari dei egin eta alde egitea erabaki zuen. Krilinek ezpata hartu eta ia hil zuenean Gokuk bizirik alde egiten uzteko eskatu zion, etorkizunean bere aurka berriz ere borrokatu nahi zuela esanez. Hemen hasi zen guztiok ezagutzen dugun Vegeta eta Gokuren arteko lehiakortasuna. Printzea espazio-ontzian sartu eta Freezer Planeta 79.era alde egin zuen Birgaikuntza Gelan errekuperatzeko.
[aldatu] Namekera bidaia
Behin errekuperatuta Freezer Nameken zegoela esan zioten Vegetari, Dragoi Bolen bila joana betiko bizia lortzeko. Hau ikusita berehala abiatu zen Namek era tiranoari aurrera hartzeko. Kiwi k, Freezer Planeta 79.eko arduraduna eta Vegetaren etsaia, honi jarraitzea erabakitzen du bere planak deuseztu eta akabatzeko. Elkarrekin topo egitean Vegetak etsaiari indar gehiago zuela azaldu (ordura arte indar berbera zuten) eta momentu batean akabatu zuen. Hor jakiten du Dodoriari (Freezer-en esanetara zegoen soldadua)esker Vegeta Planeta Freezer-ek suntsitu zuela. Orduan Printzeak Freezer-en eliteko zenbait gerlari hil zituen: Kiwi eta Dodoria. Geroago Zarboni ere irabazi zion ia, baina hau eraldatu eta Vegeta zauri larriekin utzi zuen. Freezer-ek ordea, hau errekuperatzeko agindua eman zuen, Vegetak baitzituen Dragoi Boletako batzuk. Errekuperatu ostean, Vegetak Freezerri Dragoi Bolak lapurtu eta alde egin zuen. Berriz ere Zarbon eraldatuaren aurka borrokatu eta hil egin zuen. Freezer-ek hau ikusita Indar Bereziei dei egin zien Vegeta Krilin eta Gohanekin batzera behartuz. Espazioko Gerlariak lehenengoa hil zuen baina besteen aurka ezin zuten ezer egin. Momentu horretan Son Goku iritsi zen Namekera. Gokuk indaba magiko bat eman zion Vegetari errekuperatzeko eta bien artean guztiak hil zituzten, bat izan ezik, gorputz aldaketaren bidez igel bilakatu baitzen. Goku Errekuperazio Gelan sartu behar izan zuten. Bitartean Vegeta eta Freezer-en arteko borroka hasi zen, orain bien indarra parekoa baitzen. Freezer, ordea, eraldatu eta larriki zauritua utzi zuen Vegeta. Une horretan Satan Txiki iritsi zen Namekera, Kaitorekin entrenatuta eta Neil-ekin fusionatuta Freezer-en indar bera zuen honek ere. Freezer berriz ere eraldatu eta izugarrizko egurra eman zion Satan Txikiri. Hil aurretik ordea, beldurtu egin nahi zituen bere etsaiak Freezer-ek eta azken eraldaketa burutu zuen. Orduan Vegetak Krilini larriki zauri zezan eskatu zion, ondoren Dendek suspertu eta Super Saiya bilakatu zedin. Berriz ere borrokan sartu zen Vegeta baina ez zuen lortu Freezer garaitzerik. Ia hilzorian zela, Vegetak Gokuri Espazioko Gerlarien historia kontatu eta mendekatzeko eskatu zion. Gokuk azkenean Freezer akabatzea lortu zuen Super Saiya bilakatuta.
Namekeko azken borroka baino lehen Vegeta berpiztu eta lurrera bidalia izango da. Nameken Goku ez zela hil jakiten duenean Lurrean geratzen da entrenatzen bere etsaiaren zain. Entrenamenduak Capsule.Corp.en burutuko ditu. Borroka hau ordea, ez da burutuko Trunksen iritsiera dela eta. Trunks Vegeta eta Bulmaren etorkizuneko semea da. Ez mangan eta ezta animean ere ez da azaltzen nola eta noiz hasten den Bulma eta Vegetaren arteko harremana baina bi seme alaba izango dituzte: Trunks eta Bra.
[aldatu] Androideak eta Cell
Androide hauek iritsi aurretik Vegeta beste inor baino gehiago entrenatzen da(500 atmosferatako indarrean entrenatzen da). Super Saiya indartsu batean bilakatuko da, honela Son Goku salbatzea lortuz Trunks-ek aurreikusitako bihotzeko gaixotasun batetik (justu garai honetan jaioko da Trunks).
Vegeta justu A-19 Androidea Gokuri energia zurrupatzen ari den momentuan iritsiko da (serieko 129. kapituluan). Vegetak ezik beste inork ezingo du irabazi, berak dioenez. Guztien harridurarako Super Saiya bilakatu eta berehala amaituko du bere etsaiarekin (Gokuri bizia salbatuz), Androideak energia zurrupatzeko erabiltzen zuen mekanismoa eskuan zuela jakin ostean. Harrokeriaz, Vegetak berehala jotzen du beste Androideen aurka borrokatzera, A-19a baino indartsuagoak: A-17, A-18 eta A-16, bere bidetik baztertuz Trunks bera ere. A-18k ordea izugarrizko egurra ematen dio Vegetari, eta hau ikusita bere seme Trunks-ekin entrenatzera joaten da Denbora eta Espazioaren Gelara. Hemengo entrenamenduaz Super Saiyaren oinarriak askogatik hobetzen dituzte. Cell-en bigarren formaren aurka (A-17 zurrupatuta) borrokatzen da, erraz irabazten duelarik. Vegetak ordea, bere harrotasunak itsututa Cell-i laguntzen dio A-18 zurrupatu eta bere forma perfektua lortzen. Vegetak ezin garaituta konorte gabe geratzen da. Beste denboraldi bat Espazio eta Denboraren Gelan entrenatzen pasa ostean Vegeta eta lagunak Cell-en Jokura joango dira borrokatzera, Cell-ek antolatutako txapelketa Munduaren etorkizuna erabakitzeko. Hemen konturatzen da bere indarra Gohan eta Gokurenaren azpitik dagoela. Cell Jr-en aurkako borrokan larriki zaurituko da.
Cell-en aurkako bere borroka Trunks hil ostean hasiko da. Amorruz beterik erasoko dio baina ez dio ezer egingo. Cell-ek Vegeta heldu eta lurrera jaurtiko du. Gohanek salbatuko du. Vegetak azkenik borrokaren amaieran esku hartuko du Tximista Galgarri bat jaurtiz Cell-en arreta bereganatzeko Gohanen Kamehameha bat botatzen dion bitartean honekin amaituz. Borroka hauen ondoren Vegeta moralki jota geratzen da, gehiago ez borrokatzea ere planteatuz, baina bere borrokarekiko maitasunak berriz ere entrenatzera bultzatzen du.
[aldatu] Boo Ahaltsuaren saga
Honen ostean Vegeta 7 urtez entrenatzen da eten gabe. Super Saiya 2 egoera gainditu eta Son Gohanen indarra gainditzeraino.
25. Arte Martzialen Txapelketan parte hartzea onartuko du. Txapelketa honetan Gokuk ere parte hartuko du beste mundutik egun baterako itzulita. Euren artean borrokatzeko sailkatuta geratzen dira baina ez da halakorik gertatuko. Babidi sorgina eta Boo Ahaltsua munstroaren mehatxuak hauek biak, Krilin, Gohan, Satan Txiki eta iritsi berri ziren Shin eta Kibito hauen aurka borrokatzera behartuta aurkitzen dira. Vegetak Pui Pui izeneko Babidiren morroiaren aurka borrokatzen du. Izugarrizko egurra ematen dio.
Geroago, Goku eta Yakon (Babidiren beste morroi bat)-en arteko borrokan haserretu egin zen bere betiko etsaiak bien arteko borroka atzeratu zuelako.
Haserretuta, Babidiri bere iratxo batek bere kontrola har zezan utzi zion. Jasan zuen minaren ondorioz bere indar ezkutuak atera zituen Vegetak eta Gokuren aurka borrokan hasiko da. Bekokiko M (Majin) letrak adierazten du Vegeta iratxoak hartua duela, nahiz eta ebre gorputza eta gogoa kontrolatzeko gai den Saiyen Printzea.
Honen ondorioz Vegeta eta Gokuren arteko borroka hasten da. Askoren ustez, anime guztiko borrokaldirik onena, biek duten indar parekotasunagatik. Goku halako batean, Vegeta Babidiren iratxoak hartuta dagoela konturatu eta kontuak eskatzen dizkio. Orduan Vegetak Lurrean bizi zenetik izaki baketsu bilakatzen ari zela eta iraganean moduko gerlari gupidagabea izan nahi zuela berriz ere esan zion Gokuri. Boo-ren indarra sumatzean ordea, borroka bertan behera uzten dute. Vegetak Gokuri kokotean golpe bat eman eta konorte gabe uzten du. Bitartean Boo-ren aurka borrokatzera abiatzen da izaki honen berpiztea bere erantzukizuna delakoan. Babidiren espazio-ontzia deuseztatzen du Lurretik ez dezaten alde egin.
Borrokan Vegeta bere indarra askoz handiagoa dela konturatzen da, baina aldi berean badaki ezingo duela inoiz amaitu etsaiarekin, erasoek ez baitiote ezer ere egiten. Boo-k bere gorputza berregiteko ahalmena du. Halako batean, Boo Ahaltsua bere haragi puska bat botatzen dio Vegetari, hau harrapatuta geratzen delarik Trunks-ek salbatzen duen arte. Vegeta semarengandik agurtzen da besarkada estu bat emanez. Trunks konorte gabe geratzen da. Vegetaren asmoa, orain, bere bizia sakrifikatzea da. Satan Txikik argi uzten du bere gorputza desegin eta bere gogoa ezabatuko dela beste izaki batean berpizteko. Vegetak izugarrizko energia biltzen du eta gorputza lehertu aurretik "agur Bulma, agur Trunks eta agur Kakarotto" esaten du. Hau izango da Vegetak Gokuri "lagun" deitzen dion aldi bakarra. Lehertu ostean, Vegeta desagertu da, baina Boo ez. Geratu diren haragi zatiak batu eta berriz osatzen da.
Handik gutxira Enma Daiök Lurrera bidaltzen du berriz ere Boo Ahaltsuaren aurka borrokatzeko. Lurrera iristean Gokurekin aurkitzen da. Honek Potara belarritakoen bidez berarekin fusionatzeko eskatzen dio. Izan ere momentu horretan Boo Ahaltsua Gohan irentsi berria zen. Hasiera batean fusionatzeko eskariari ezetz erantzun zion bere harrokeria zela eta, baina azkenean, beste irtenbiderik ez zegoela ikusita, onartu egin zuen.
Fusionatuta Vegetto gerlaria osatzen dute (Veget eta Kakarottoren arteko nahasketa). Honela Boo-ri egurra ematen diote nahiz eta nahita Boo-k irentsi zitzan utzi zuten beraien lagunak deabruaren gorputzetik askatu ahal izateko. Boo-k Lurra desegin ostean, Kaioh Shin planetan Super Saiya 2 bilakatuta azken borrokaldian parte hartzen du, Gokuk Super Saiya 3 transformazioa galdu eta konorte gabe geratzean eta baita Indar Unibertsalaren Erasoa prestatzen ari denean). Gainera garrantzia handia du hainbat plan osatzean ere: Namek-eko Dragoi Bolak erabiltzea Lurreko pertsona guztiak berpiztu eta Lurra berrosatzeko eta hauek euren indarra Gokuri eman ziezaioten Energi Bola osatzeko. Azkenean Gokuk Boo Ahaltsua hiltzea lortu zuen. Borroka honen amaieran Vegetak bere harrotasuna albo batera utzi eta Goku bere lagunik onena dela aitortuko du.
Borroka honen ostean, Bra jaioko da, Bulma eta Vegetaren alaba. Vegetak entrenatzen jarraituko du bere burua gaindituz beti.
[aldatu] Dragoi Bola GTn
Dragoi Bola GTn Vegetak izugarrizko indarra lortzen du Super Saiya 2 gaindituz. Espazioko gerlari guztien gainetik dago, Goku izan ezik. Gainera Baby-k bere gorputzean sartzeko aukeratu zuena izan zen, Unibertsoan ez baitzegoen beste inor indatsuagorik. Baby Myu Profesoreak (azken Tsufurua) sortutako izakia da. Tsufuruak Vegeta Planetan Espazioko Gerlariekin bizi ziren izakiak ziren, azken hauek beste guztaik akabatu aurretik. Ori mendekatzeko sortu zeun Baby. Beraz, Vegeta Baby sortzen da. Hau 4 fase ezberdinetatik pasako da: Vegeta Baby; Vegeta Baby SUper Saiya 2 (askoz indartsuagoa, hegoak ateratzen zaizkio trajean); Vegeta Baby Super Saiya 3 eta Urrezko Özaru Vegeta Baby (tximino erraldoia Super Saiya bilakatuta). Hain zuzen ere Urrezko Özaru bilakatuko da Goku Super Saiya 4ren aurka borrokatzeko. Borroka gogor baten ostean Vegeta Babyrengandik askatzen da eta Gokuk akabatzen du.
Geroago, Son Goten, Gohan, Trunks eta Obbekin batera, Super A-17ren aurka borrokatuko da.Vegeta izango da borrokan iraungo duen bakarra Goku iristen den arte eta Super Saiya 2 bilakatuta bere kolpe definitiboarekin (Final Shine Attack) akabatuko du. Lehenago berriz ere Nappa akabatu zuen eta arazo handi gabe A-17 berria garaitzen ari zen, nahiz eta originala baino indartsuagoa izan. Baina A-17rekin fusionatuta izugarri hazi zen bere indarra. Harrigarriena ordea, Gokuk salbatu baino lehentxeago esaten duena da: "Super Saiyaren harrotasuna duen lurtarra naiz". Honek argi uzten du, Lurrera lehen aldiz iritsi zenetik emandako aldaketa.
Azkenik, Dragoi txarren aurkako borrokan Vegetak Super Saiya 4 transformazioa lortzen du Bulmaren makina bati esker. Bulmaren makinak ilargira Blutz izpiak bidali zituen (Super Saiya bat Özaru bilakatzeko behar zen beste), Honela Super Özaru bilakatzen da eta ondoren Super Saiya 4, nahiz eta Gokuk ez bezala (lehen aldian bakarrik behar izan zuen Super Özaru bilakatzea gero Super Saiya 4 bilakatzeko)ez zuen lortu Super Saiya 4 bilakatzea fase hau pasa gabe. Honela Gokuri Yi Xing Long-en aurkako borrokan laguntzen dio. Honetarako fusionatu eta Vegetto Super Saia 4 osatzen dute, anime guztiko gerlari indartsuena. Ia lortzen dute irabaztea, baina zoritxarrez fusioa uste baino lehen desegiten da.
Azkenean Kakarotto izango da dragoia irabaziko duena, unibertso osoko energiarekin osatutako Indar Unibertsalaren eraso bidez.
Dragoi Bolako pertsonaiak | ||
---|---|---|
Saiyan: Son Goku · Son Gohan · Vegeta · Son Goten · Raditz |