U2
Wikipedia(e)tik
U2 Irlandako rock musika taldea da, mundu osoan erabat arrakastatsua dena. 2006 arte 170 milioi disko saldu dituztela kalkulatzen da. Halaber, 22 Grammy Sari irabazi dituzte.
Eduki-taula |
[aldatu] Taldekideak
- Bono, abeslaria.
- The Edge, gitarrajolea.
- Adam Clayton, baxujolea.
- Larry Mullen Jr., bateriajolea.
[aldatu] Kronologia
- 1976ko irailaren 25ean sortu zuten taldea Dublinen, Larry Mullen Jr.-en ekimenez. Gero batuko ziren gaur egungo 3 kide (Bono, The Edge eta Adam Clayton) gehi Dik Evans, "The Edge"-ren anaia.
- 1980an kaleratu zuten lehenengo diskoa, "Boy".
- 1983an "Sunday Bloody Sunday" abesti famatua egin zuten ("War" diskoaren barruan), Ipar Irlandako gatazkari buruzkoa. Urte hartan bertan, "Under a Blood Red Sky" zuzeneko lehen diskoa atera zuten.
- 1985eko uztailean taldeak parte hartu zuen "Live Aid" jaialdi erraldoian Londonen, Etiopiako gosetearen aurka borrokatzeko antolatutakoa.
- 1987ean "The Joshua Tree" lana argitaratu zuten, taldeko historia osoan hoberenetarikoa dena.
- 1992tik 1993ra Zoo TV Tour bira ikusgarria burutu zuten, mota horretako lehenengoa.
- 2005eko abuztuaren 9an Donostian jo zuten, Anoetako estadioan, Euskal Herrian ordurarte egindako kontzertu bakarra.
[aldatu] Diskografia
- Boy (1980)
- October (1981)
- War (1983)
- The Unforgettable Fire (1984)
- The Joshua Tree (1987)
- Rattle and Hum (1988)
- Achtung Baby (1991)
- Zooropa (1993)
- Original Soundtracks 1 edo Passengers (1995)
- Pop (1997)
- All That You Can't Leave Behind (2000)
- How to Dismantle an Atomic Bomb (2004)