Sare geografiko
Wikipedia(e)tik
Sare geografikoak Lurreko edozein puntu kokatzeko, gizakiak lerro sistema sinple bat asmatu zuen. Lurra, meridiano eta paralelotan banatu zuen, bien artean leku zehatz bat kokatzeko modua izateko.
Meridianoak Ipar Polotik Hego Polora zabaltzen diren 180º-ko zirkulu erdiak dira, eta paraleloak, aldiz, 360º-ko zirkulu osoak, ekuatorean luzera maximoa dutenak, eta latitudea igo ahala, txikitzen direnak.
Meridiano eta paralelotan oinarrituz datu geografikoak ematen dira, latitudea eta longitudea. Lehenengoa, ekuatorea eta leku baten meridiano arkua gradutan neurtuta da. Ekuatoretik iparralderantz 0º-tik 90º bitarteko neurriak hartuko ditu, eta gauza bera gertatuko da Ekuatorerik hegoalderantz. Longitudea, berriz, Greenwich meridianoa eta leku baten paralelo arkua gradutan neurtuta da, 0º-tik 180º-ra bitarteko neurriak hartu ditzakeelarik Greenwich meridianotik ekialde eta mendebaldera.
Adibidez: Bilbo: 43º15’ N Latitudea 2º56’ W Longitudea
Nazioarteko data lerroa 180º meridianoan dago kokatua, hau da, Ozeano Bareko irletan egun berria hasten denean, Euskal Herrian aurreko eguneko 12ak izango dira. Greenwich meridianotik ekialdera, ordua aurreratua dagoela onartzen da, eta mendebaldera, berriz, atzeratuta.