Piarres Xarriton
Wikipedia(e)tik
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Piarres Xarriton | |
Ezizena | Xabier Gasteiz | |
Jaiotza data | 1921eko azaroaren 19a | |
Hazparne (Lapurdi) |
Piarres Xarriton (Hazparne, Lapurdi, 1921eko azaroaren 19a - ), Hazparnen jaio eta Baionan bizi den euskal idazle eta politikaria da. Euskaltzain osoa da. Aditua da Euskal literatura, Teologia eta Filosofian
Liburu asko idatzi ditu euskal idazle desberdinez, besteak beste, tesi doktorala Piarres Broussain euskaltzalearen -Hazparneko auzapez eta kontseilari orokor ere izan zena- bizi eta obretaz egin zuen. Hazparneko eskola teknikoaren sortzaileetariko bat izan zen eta bertako zuzendari izana da.
Eusko Alkartasunaren sortzailetariko bat izan zen eta baita EA Iparraldeko presidente ohia ere. Alderdi horretatik Baionako zinegotzia ere izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Saiakera
- Eliza eta formazioa Hazparne aldean (XVIII-XX) (2000, Arizmendi)
- Eskualdunak (1943, Aintzina)
- De re publica edo politikaz (2003, Elkar)
[aldatu] Biografia
- Piarres Larzabal (1999, Eusko Jaurlaritza)
- J.M. Moulier "Oxobi" (1990, Eusko Jaurlaritza)
- J. Mendiague-n bizia eta kantuak (1992, Etor)
[aldatu] Kanpo loturak
![]() |
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |