Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua
Wikipedia(e)tik
Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua estatuen arteko bake eta segurtasun egoera bermatzea helburu duen erakundea da. NBEko gainerako organo gehienak ez bezala, Segurtasun Kontseiluak estatuak aholkatu ez ezik bere erabakiak betetzera derrigor ditzake. Erabaki hauek ebazpen izena hartzen dute.
Kontseiluak 15 kide ditu, bost iraunkorrak (Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Frantzia, Erresuma Batua eta Txina) eta 10 txandakakoak. Txandakako kideak 2 urterako aukeratzen dira, Nazio Batuen banaketa geografikoa aintzat hartuz. Kontseiluaren lehendakaritza hilabetero aldatzen da, alfabetoaren arabera.
Kontseiluko kide bakoitzak boto bana du. Erabakiek bederatzi kideren babesa behar dute gutxienez lotesleak izateko. Kide iraunkorrek beto eskubidea dutenez, beraietako bat aurka egotea nahikoa da erabaki bat atzera botatzeko.