Ishtar Atea
Wikipedia(e)tik
Ishtar Atea (asirieraz ܕܵܪܘܲܐܙܲܐ ܕܥܵܐܫܬܲܪ , Darwaza D'Ishtar, arabieraz بوابة عشتار) Babilonia hiriko zortzigarren atea zen, Nabukodonosor II.a erregeak aginduta eraikia K. a. 575. urtean. Ishtar babiloniar jainkoari eskeinia da eta bertan zezenak eta lehoiak azaltzen zaizkigu bereziki, beste animalia askoren artean. Gaur egun zati ezberdinak munduko haibat museotan barrena daude banaturik eta Berlineko Pergamon Museoan egiazko atalekin eginiko faximila dago.
Erabilitako teknika adreilu beiraztatua da, hau da, adreiluari beirazko berniz geruza bat ematen zaio eta egosi egiten da. Honela itxura distiratsu bat ematen zaio eta aldi berean kolorezko mundu batean murgiltzen.
[aldatu] Ikus, gainera
- Arte babiloniarra