Hiruki
Wikipedia(e)tik
Hiruki bat hiru alde dituen poligono bat da.
Eduki-taula |
[aldatu] Definizioak
[aldatu] I
A, B eta C planu bateko hiru puntu ez-lerrokatu izanda, ABC hirukia izango da ABC, CAB eta BCA angeluen arteko intersekzioari.
[aldatu] II
Hiru puntu ez lerrokatu emanda, A, B eta C, ABC hiruki deituko zaio:
-
- AB zuzenarekiko C puntua duen semiplanua.
- AC zuzenarekiko B puntua duen semiplanua.
- BC zuzenarekiko A puntua duen semiplanua.
[aldatu] Hiruki motak
[aldatu] Aldeen arabera
- Hiruki aldekidea(ekilateroa): hiruki bat non alde guztiek luzera bera duten eta angelu guztiek 60º duten.
- Hiruki isoszelea: hiruki bat non bi alde berdinak diren.
- Hiruki eskalenoa: hiruki bat non hiru aldeak desberdinak diren.
Aldekide | Isoszele | Eskaleno |
[aldatu] Angeluen arabera
Angeluen arabera hiru mota bereizten ditugu:
- Hiruki zuzena: bere angelurik handienak 90º dituen hirukia da.
- Hiruki kamutsa: bere angelurik handienak 90º baino gehiago dituen hirukia da.
- Hiruki zorrotza: bere angelurik handienak 90º baino gutxiago dituen hirukia da.
Zuzena | Kamutsa | Zorrotza |