Hiriburu (politika)
Wikipedia(e)tik
Hiriburua administrazio (herrialde, probintzia nahiz eskualde) baten botere politikoa kokatuta dagoen hiria da.
Beste era batera definituta, sozialki, kulturalki, historikoki nahiz ekonomikoki nagusitasunari begira ezarri daiteke hiriburua. Adibidez, Iruñea Euskal Herriko hiriburu historikoa da eta Milan modaren hiriburua da.
Orokorrean hiriburua lurralde bateko hiri garrantzitsuena da baina ez da beti horrela izaten. Horren adibide New York hiria da. Estatu Batuetako biztanle gehien dituen hiria da baina ez da herrialdearen hiriburua, ezta New Yorkeko estatuarena ere.
Beste adibide bat Bilbo litzateke. Ekonomikoki Euskal Autonomia Erkidegoko hiri garrantzitsuena da baina erkidegoaren hiriburua Gasteiz da.