Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa
Wikipedia(e)tik
Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa (ingelesez United Nations International Children's Emergency Fund, UNICEF) Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak sortu zuen 1950an, Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europako haurrei laguntzeko. 1953an organismo iraunkor bilakatu zen Nazio Batuen barnean.
Gaur egun UNICEFek muturreko pobrezia dagoen tokietan egiten du lan, Afrikan eta beste toki batzuetan. Hauek dira bere 5 lehentasunak:
- Haurtzaroaren biziraupena eta garapena.
- Oinarrizko hezkuntza eta sexu berdintasuna.
- Haurrak indarkeria, esplotazioa eta gehiegikeriatik babestea.
- HIESa eta haurrak.
- Haurren eskubideen zaintza politikak.
1965ean Bakearen Nobel Saria irabazi zuen.