Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya
Wikipedia(e)tik
Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya (FGC), Kataluniako Generalitatearen menpeko trenbide-enpresa da. Zerbitzu gehienak Bartzelonako Gune Metropolitarrean eskaintzen ditu, eta baita La Molina eta Vall de Núriako geltokietan ere. Guztira, zabalera estuko 140 kilometro, zabalera estandarreko 42 kilometro eta zabalera handiko 89 kilometro kudeatzen ditu FGCk, baita tren-kremailera eta funikular bat ere.
Eduki-taula |
[aldatu] Zerbitzuak
[aldatu] Bartzelonako Gune metropolitarra
Bartzelona inguruan bi aldiri-linea ditu konpainiak. Trenbide guztiak elektrifikatuta daude.
- Vallès eskualdeko metroa eta Balmesko linea zabalera internazionala duten lineak dira, eta Bartzelonako Plaça de Catalunya Av, Tibidado, Reina Elisenda, San Cugat del Vallès, Sabadell eta Terrassarekin lotzen ditu.
- Baix Llobregat eskualdeko metroa zabalera estuko lineak dira, eta Bartzelonako Plaça Espanya Molí Nou-Ciutat Cooperativa, El Palau ,Martorell-Enllaç , Olesa de Montserrat, Manresa eta Igualadarekin lotzen ditu. Baix LLobregat eskualde honetan Renfek ere aldiriko-linea bat badu.
Linea hauen zenbakitzea irizpide hauen araberakoa da:
- L (local), Bartzelona hiriaren barrualdetik dabiltzan liniei dagokie. Metro lineak batzuk dira, TMB enpresarekin bat kudeatuak.
- S (suburbà), Bartzelonatik 2. eta 3. guneetara ibilbidea duten lineak.
- R (rodalies), garraio-sistemaren 3. gunetik kanpo ibiltzen diten linea hiri-artekoei dagokien deitura. 8 aldiriko-linea daude Bartzelonako Gune Metropolitarrean, eta horietariko 6 Renferen menpe daude, eta 2 FGCren menpe.
[aldatu] Mendiko lineak
Kremailera-trena deituriko bi linea daude FGCren menpe:
- Montserrateko kremailera-trena: Monistrol geltokia eta Montserrat mendiko tontorrean dagoen monasterioa lotzen ditu.
- Nuria haraneko kremailera-trena: Núria haranean ibiltzen da, Kataluniaren iparraldean.
Era berean, FGCk bi funikular linea kudeatzen ditu:
- Funicular de Sant Joan
- Funicular de la Santa Cova
[aldatu] Ikus, gainera
- Bartzelonako metroa
- Renfe
- Trenbidea