Elastiko
Wikipedia(e)tik
Elastikoa (baita ere ezaguna kamiseta gisa Hego Euskal Herrian eta tiserta gisa Ipar Euskal Herrian) gorputz-enborra estaltzen duen janzki bat da. Elastikoak eskuarki ez du folarik, ez botoirik eta ez patrikarik, anoki biribila izaten du eta mahuka motzak.
"Tiserta" T-shirt ingeles hitzaren moldaketa da, hau da, "T eiteko alkandora", zeinak, irudian ikus daitekeen bezala, T itxura duen eta gehienetan kotoiz egina den.
Eduki-taula |
[aldatu] Elastiko motak
[aldatu] Ohiko janzkerako elastikoak
Elastiko hauek gerriraino iristen dira, baina luzeera modaren arabera alda daiteke. Adibidez, badira zilborra agerian uzten dituzten elastiko motza eta estuak.
[aldatu] Kirol elastikoak
Kirol taldearen koloreak eta kirolariaren izena edota zenbakia daramaten elastikoak dira, taldeak eta kirolariak erraz bereizi ahal izateko.