Argazkigintza
Wikipedia(e)tik
Argazkigintza argiari sentikor den gainazal batean irudi finkoak grabatzeko teknikari deritzo. Horretarako kamara ilunaren printzipioa erabiltzen da, zeinarekin gainazal batean egindako zulo txiki batekin jasotako irudia proiektatzea lortzen den, honen tamaina txikituz eta gardentasuna handituz. Irudi hauek gordetzeko pelikula sentikorrak erabiltzen ziren orain gutxi harte, baina gaur egun CCD eta CMOS sentsore digitalak erabiltzen dira.
Ez da erreza teknikaren asmatzailea zein izan zen zehaztea, aurrekari asko izan baititu, baina orokorrean esan dezakegu argazkigintzak Joseph-Nicéphore Niépce zor diola bere garapena, eta Louis-Jacques-Mandé Daguerrek egin zuela publiko aurkikuntza, teknika hau perfekzionatu ostean. Hasiera batean argazkigintzaren teknika daguerrotipia zen ezaguna.