Viana do Castelo (barrutia)
Wikipedia(e)tik
Viana do Casteloko Barrutia Portugalgo 18 barrutietako bat da, Iparraldeko eskualdean kokatutakoa.
2.255 km²-ko azalera dauka eta 2001ean 250.273 biztanle zituen. Hiriburua Viana do Castelo bera da.
[aldatu] Mugakideak
Mugakideak hauexek ditu: iparraldean Pontevedrako probintzia (Galizia), ekialdean Ourenseko probintzia (Galizia), hegoaldean Bragako barrutia eta mendebaldean Ozeano Atlantikoa.
[aldatu] Kontzejuak
Ondorengo 10 kontzejuak (concelhos edo municípios) hartzen ditu barne:
- Arcos de Valdevez
- Caminha
- Melgaço
- Monção
- Paredes de Coura
- Ponte da Barca
- Ponte de Lima
- Valença
- Viana do Castelo (hiriburua)
- Vila Nova de Cerveira