See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Sanferminak - Wikipedia, entziklopedia askea.

Sanferminak

Wikipedia(e)tik

Entzierroa Udaletxe plazan
Entzierroa Udaletxe plazan
Entzierroa hasi baino unetxo bat lehenago, Santo Domingo aldapa
Entzierroa hasi baino unetxo bat lehenago, Santo Domingo aldapa

San Fermin jaiak Iruñeko festa ospetsuak dira, mundu osoan zehar ezagunak direnak. Uztailaren 6tik 14ra bitarte ospatzen dira egun. Duela 400 urte baino gehiago horrela egiten dela, 1591an, eguraldi kaskarra dela eta, hasierako data, urrikoa alegia, uztailera aldatzea erabaki zutenetik.

Uztailaren 6an hasten dira urtero txupinazoa jaurtitzearekin batera, Udaletxe plazan. Ekitaldi hau urtero oso jendetsua izaten da. Entzierroak dira festen muina da eta ekitaldirik ezagunena. Goizeko 8etan abiatzen da eta hauxe da ohiko ibilbidea: Santo Domingoko aldapa, Udal Plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, Telefonicako tartea eta Zezen Plaza. Uztailaren 14an amaitzen dira, "Gaixo gu" edo "Pobre de mí" tradizionala abestuz.

Ernest Hemingway idazle ezagunak mundu mailan ezagutarazi zituen jaiak, batez ere ingeles hiztunen herrialdeetan.

Eduki-taula

[aldatu] Fermin santua

Fermin Amiensgoa, batez ere San Fermin santu izenez ezaguna, (Iruñea, 272 - Amiens, 303ko irailaren 25a) misiolari kristaua izan zen. Amiensgo lehen gotzaina.

31 urte zituela burua moztu zioten. Amiens eta Lesakako patroia. San Fermin, San Frantzisko Xabierrekin batera Nafarroako patroia da.

Elezaharren arabera Pompaelon - Iruñea - jaio zen. Firmo izeneko senatari pagano baten semea zen.

[aldatu] Ezaugarriak

[aldatu] Entzierroa

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Entzierro

Entzierroa goizero ospatzen den ekitaldia da. Bertan arratsaldean zezenketan parte hartuko duten zezenak euren lo-lekutik zezen plazara eramaten dira.

Goizero 8:00etan hasten da zuziri batekin. Santo Domingo aldapa igo ondoren Udaletxeko plazatik pasa eta Merkatari kalea zeharkatzen dute. Honen bukaerara heldu aurretik Estafeta kalea hartzen dute bihurgune bat egiten. Kale hau bukatuta Telefonicako zatia egiten dute ahalik eta zezen plazara sartu arte.

Guztira 825 metroko ibilbidea da.

[aldatu] Zezenketak

[aldatu] Tradizio berriak

[aldatu] Gizakien entzierroa

2002 urteaz geroztik uztailaren 5ean urtero-urtero, PETA (People for the Ethical Treatment of Animals, Animalienganako Tratu Etikoaren Aldekoak) erakundeak lasterraldi ezin orijinalagoa antolatzen du betiko entzierroaren ibilbidean barrena, uztailaren 7tik 14a bitarte goizeko zortzietan egiten den horren ibilbide berean. Entzierroaren aurkako entzierroa da, zeina giza gozamen hutserako animalien erabilpenaren kontrako errebindikazio bilakatzen baita.

Entzierro honetan parte-hartzaileak biluzik joaten direla da deigarriena, edo ia biluzik. Larru gorritan edo kasik. Gauza dibertigarria, jai girokoa eta baketsua denez gero, ospakizunak Gobernuaren Ordezkaritzaren baimen eta guzti izaten du.

Telebista eta egunkarietako azaletan agertzea lortu dute maiz, Iruñean ez baita askotan ikusten gizon eta emakume biluziz osaturiko saldoa karriketan gora eta behera korrika. Gutxika-gutxika zaleak batu dituzte, 2002an 20 lagun ziren eta egun ehunka dira parte-hartzaileak, izan ere.

Ekintza honek Iruñean tradizio bitxi bihurtzeko bidea darama eta batek daki ez ote den agertuko, egunen batean, hiriko festen egitarau ofizialean.

[aldatu] Uztailaren 15eko entzierroa

Festak ofizialki uztailaren 14an bukatzen dira, baina 15ean ere bada festa, eta bada festa ahal den guztia, entzierro eta guzti, luza dadin ahal duen guztia egiten duena. Uztailaren 15eko entzierroak Billabesaren Entzierro gogoangarrian du jatorria. Iruñean hiri-autobusei deitzen diegu billabesa, eta uztailaren 15ean, horrezkero festa ofiziala akiturik zegoela, Santo Domingo aldapan gora zihoan autobusak ohiko zezen saldoa ordezkatzen zueneko lasterraldia zen billabesaren entzierroa.

Entzierro hau bestearen pareko zeremoniarekin egiten zen. Santuari abesten zitzaion (botila batez ordezkatuta), piztia zirikatzea debekaturik zegoen, e.a. Ezarririko ordenari egiten zitzaion txantxa zen. Eta ezarririko ordenari, jakina, ez zitzaion halakorik gustatzen eta, beraz, bere eskuan zegoen guztia egin zuen "billabesaren entzierroa" pikutara joan zedin. Denbora dezente joana da zortzietako billabesa kendu zutenetik, baina berdin zion; azokara igotzen zen banaketarako furgoneta bat erabili ohi zen, edota Santo Domingon gora egiten zuen edozein ibilgailu.

[aldatu] Nabarreriako iturria

[aldatu] Peñak

  • Aldapa.
  • Alegría de Iruña.
  • Anaitasuna.
  • Armonía Txantreana.
  • Los de de Bronce.
  • El Bullicio Pamplonés.
  • Donibane.
  • Irrintzi.
  • La Jarana.
  • Muthiko Alaiak.
  • Oberena.
  • Rotxapea.
  • Sanduzelai.
  • San Fermin.
  • El Txarko.
  • La Única: Peñarik zaharrena, 1903an sortua.

[aldatu] Kanpo loturak

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -