San Roke kalea (Donostia)
Wikipedia(e)tik
San Roke Donostiako (Gipuzkoa) kalea da, Amara kalean hasi eta Lazkano kalean bukatzen dena. Amara auzoaren gainean dago. 1940ko hamarkadako etxeak dira nagusi, Sotomayorko dukearen lurrak zirenetan (egun haren ondorengo Albako dukesak du Arbaizenea etxea kale honetan) gerra ostean udal zerbitzuetara etorri ziren funtzionario berrientzat etxeak egiteko eman baitziren lur horiek. Egun arbolez eta belardiz inguratutako etxeak dituen kalea da eta Basoerdi parkean amaitzen da.