Rigako Golkoa
Wikipedia(e)tik
Rigako Golkoa (letonieraz Rīgas Jūras līcis, estonieraz Liivi Laht) Letonia eta Estonia artean, Itsaso Baltikoan dagoen badiaren izena da.
18.000 km 2ko azalera du eta 54 mko sakonera maximoa. Saaremma Uharteak (Estonia) ia-ia barne laku bat izatea dakar. Erdian dagoen Ruhnu Uhartea ere Estoniaren parte da.
Hiririk garrantzitsuenak Riga eta Pärnu dira. Ibai garrantzitsuenak Daugava, Lielupe eta Gauja dira. Salaca ibaia, txikiagoa bada ere, Estoniarekin mugatik gertu isurtzen ditu bere urak.