Proletargo
Wikipedia(e)tik
Proletargoa (proletario latineko proles-etik, leinua edo oinordekotza) gizarte sail apala da, seme-alabak baino ondasun gehiagorik ez zuenari erreferentzia egiteko erabilia. Klase horretako kideari proletario deritzo.
Industria Iraultzaren ondorioz agertu zen gizarte sail berria da, industriako langileek osatua. Estatu liberalaren lorpenaren ondoren hauek bihurtu ziren mugimendu aurrerakoiak burgesia kontserbakorraren aurrean, bere eskubideak bermatzeko elkarte edo ideologia politikoak sortuz, sindikatuak edo sozialismoa esterako.
Karl Marxek 1848an argitaratutako Agiri Komunista saiakeran munduko proletalgoak elkartzera gonbidatzen zituen iraultza komunista aurrera eramateko, "burgesiaren zapalkuntzatik askatzeko" eta proletalgoaren diktadura ezartzeko, ondoren gizarte berdintasunezko bat eraikitzeko bide moduan.