Ontario lakua
Wikipedia(e)tik
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Ontario lakua Wolocott hiritik ikusita. |
||||||
Kokapena | Kanada AEB |
|||||
Garaiera | 75 m | |||||
Zabalera | 85 km | |||||
Luzera | 311 km | |||||
Bataz besteko sakonera | 86 m | |||||
Gehienezko sakonera | 244 m | |||||
Arroa | 18.529 km² | |||||
Ertzaren luzera | 1.146 km | |||||
Betebidea | Niagara ibaia | |||||
Hustubidea | San Laurendi ibaia | |||||
Hiriak | Toronto Rochester (New York) |
Ontario lakua Ipar Amerikako Laku Handienetako txikiena da.
Iparraldean Kanadako Ontario probintzia du, hegoaldean berriz Estatu Batuetako Niagarako penintsula eta New York estatua.
Aintzirako kostaldetan dauden hiri nagusiak Kanadako Toronto eta Estatu Batuetako Rochester dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Izena Skanadario hitzetik dator, irokesez "aintzira ederra" edo "ur dirdiratsua" esan nahi duena. Gero, inguruko eskualdeak bere izena hartu zuen.
[aldatu] Geografia
Lakuaren ibaiadar nagusia Niagara ibaia da (Erie lakutik datorrena) eta drainaje nagusia San Laurendi ibaitik doa. Eskualdeko beste ibai nagusiak Humber ibaia, Trent ibaia, Cataraqui ibaia, Genesee ibaia, Oswego ibaia, Ibai Beltza eta Izokin ibaia dira.
Aintziran zenbait uharte daude: Toronto Uharteak edo Milaka Uharteak. Handiena Wolfer uhartea da, Kingstonen gertu eta San Laurendi ibaiaren sarreran kokatuta.
Kanadako iparraldeko kostaldean, Golden Horseshoe izeneko hirikidetza dago (Toronto eta Hamilton hiriak barnean daude eta ia 9 milioi biztanle ditu). Estatu Batuetako hegoaldeko kosta landakoagoa da, hiri nagusia Rochester izaki. Syracuse hiria 30 kilometrotara dago. Estatu Batuetako eskualdean ia 2 milioi biztanle daude.
[aldatu] Historia
Ontario Lakua huron herria eta irokes herria artekoa muga zen europarrak etorri baino lehen. Nahiz eta eskandinaviar itxura duen tresnak aurkitu, historikoki eskualdea bisitatu zuen lehenengo europarra Étienne Brûlé zen 1615ean.
Bai britainiarrek bai frantsesek gotorlekuak eraiki zituzten, hala nola, britainiarrek Osewo gotorlekua 1722an eta frantsesek Rouillé gotorlekua 1750an Toronton.
Zazpi Urteko Gerraren ondoren, britainiar kontrolpean zeuden. Eskualdean militarrek baino ez ziren bizi Estatu Batuetako Independentzia Gerra bukatu arte.
[aldatu] Klima
Ontario lakua hain sakona izanda, oso arraroa da neguan izoztuta ikustea. XX. mendean, 1934 eta 1976ko neguak lakua izoztu zen bakarrak ziren.
[aldatu] Ikus, gainera