Nariño
Wikipedia(e)tik
Nariño Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdeko hego-mendebaldean dagoena, Andeetako eskualdean. Lurraldeko izena independentzia bultzatu zuen Antonio Nariño politikariaren omenezkoa da.
Mugakideak hauexek ditu: Ozeano Barea ipar eta mendebaldean, Caucako departamendua ipar-ekialdean, Putumayo hego-ekialdean eta Carchi eta Esmeraldas Ekuadoreko probintziak hegoaldean.
32.820 km2-ko azalera dauka eta 2005ean 1.951.000 biztanle zituen (55.6 biz./km2). Hiriburua Pasto du (424.283 biztanle).
64 udalerri ditu, 6 eskualdetan banatuta (Tumaco-Barbacoas, Obando (Ipiales), Juanambú (La Unión), La Cruz, Pasto eta Túquerres).