Nafarroako historia
Wikipedia(e)tik
Euskal Herriko historia |
Historiaurrea eta Antzin Aroa |
Erdi Aroa |
|
Aro Modernoa |
|
Aro Garaikidea |
|
Kronologiak |
---|
Nafarroako historia oso aberatsa izan da gertakarietan. Nafarroak garrantzi handia izan du bai erromatarren garaitik bai eta geroago, non Nafarroako Erresuma osatu zen. Azkeneko urteetan ere historia garrantzitsua jokatu du Euskal Herriko politikan.
Eduki-taula |
[aldatu] Antzinaroa
[aldatu] Neolitoa
Neolitoa Nafarroan K. a. 5. milurtekoan kokatu behar da eta gutxi gora behera K. a. XVIII. menderaino luzatu.[1]. Neolitoa Kaukaso eta Babilonia inguruan sortu zenez ez dago guztiz zehaztua ea nahasketa kulturalak ekarri zituen aldaketak edo ea migrazio bat izan zen. Migrazioa izan balitz euskaldunen jatorria kaukasoan kokatzen dutenen teoriak irabaziko luke.
[aldatu] Behe neolitoa
Nafarroan garai honetako aztarna gutxi aurkitu dira eta horregatik hasiera batean influentzia eskasa egon zela uste da.[1]. Neolitoko kultura ekialdetik sartu zen Iberiar penintsulara eta leku egoki bat izan beharko luke horretarako, Nafarroa eta, batez ere, iparraldea, oso menditsua delarik.
Autore batzuen arabera Nafarroa eta Mediterraneoko, Akitaniako eta Kantauri aldeko biztanleen artean nahasketak egon ziren[1]. Baina beste batzuen arabera[2] elkarte kultural berdina zen Pirinioetan, bai iparraldean zein hegoaldean, zegoena.
Aldaketa klimatikoa zela eta animalien aldaketak egon ziren. Ehiza jada ez zen kobazulo inguruetan bizi, baizik eta lautadetan. Hori dela eta kobazuloak alde batera utzi ziren hein handi batean eta lautadatara jaitsi. Honek ere elkartze kulturala egotea ekarriko luke. K. a. 5. milurtekoan garia eta txakurra agertu ziren Nafarroan. Garagardoaren antzeko edariak, harri bero batekin eginda, agertu ziren ere. Nafarroako gaur egungo lurraldean 1.000 biztanle inguru zeuden eta 12 tribu. [1]
[aldatu] Neolito ertaina
Nafarroan 3.500etik K. a. 2500 urterate luzatu behar da. Garai honetan agertzen da lehenengo aldiz zeramika Nafarroan. Garai honetan biztanleria gehiena kobazuloetan bizi ziren, eta horrekin lotutako kultura aurkitzen da, nahiz eta silex edo bestelako aztarna gutxirekin.
Zenbait aztarnategik aukera ematen digute berrikuntza horiek ailegatu zireneko bilakaera ikusteko, Zatoiako (Abaurregaina) kobazuloan lehenbiziko zeramika aztarnak aurkitu dira, harri leunduzko tresnak, erabiltzeko errazagoak (azal leundua, forma borobilekoa); eta Maraongo la Pean edo Biotzariko Padre Areson abereen hezurrak aurkitu dira.[3]
[aldatu] Goi neolitoa
Garai honetan Iberiar Penintsulatik edalontzi kanpaniformearen kultura hedatu zen, eta beste migrazio bat egon zen Ekialdeko Europatik. Baina ez dirudi bertan geratu zirenik.[1]. K. a. 2. milurtekoaren hasieran trikuharri eta harrespilak egiten zituen kultura megalitikoa hedatu zen Pirinioetan eta baita Nafarroa osoan ere. Brontze Aroaren hasiera eman arte biluzik joaten ziren eta uste da hortik aurrera bizarra mozten hasi zirela eta buruan apaindurak jartzen.
[aldatu] Erromatarren garaia
Erromatarrak Euskal Herrira iristean, Baskoiak zeuden lurralde hauetan, baina ez dago borrokaren idazkirik, erromatarrak “ager vasconum” izendatutako lurralde lauetan finkatu baitziren, “saltus vasconum” izeneko lurralde menditsuan baskoiak zeudelarik. Iberiarren artean baskoietaz hitz egiten da, iberiarren txanpon batzuetan “barskunes” inskripzioa agertzen delarik, honen itzulpena “mendietako jendea” izango litzateke. Garai hauetan gertaturiko gauzarik garrantzitsuena Ponpeio jeneral erromatarrak Iruña izeneko herrixkaren gainean Ponpaelo hiria sortu zen.
[aldatu] Erdi Aroa
[aldatu] Bisigodoak
Erromatarren erorketarekin urte askotan ez dira idazkiak aurkitzen eta Europa osoan gertaturiko garai ilunak gertatzen dira Nafarroan ere. Garai hauetan bisigodoak etorri ziren iberiar penintsulara, iberiako kultura erromatarrarekin nahasturik. Bisigodo hauek behin eta gehiagotan baskoiak menperatzen saiatu ziren baina hainbat kronikek diote baskoiak ez zirela inoiz menperatuak izan. Hala ere, Gasteiz garai hauetako hiria da, Leovigildo errege bisigodoak “Victoriaco” izenarekin sortzen du, beharbada baskoien kontra irabazitako bataila batengatik.
[aldatu] Arabiarrak
711. urtean, musulmanak penintsulan sartu ziren eta bi urteko inbasioa jarraituz 713. urtean Ebroko haranera iritsi ziren. Garai hartan Ebroko harana Casio konde bisigodoaren eskuetan zegoen eta konde honek bere jabetzak kontserbatzeko islamera bihurtu zen eta Omeiatarrak bere jaunak bezala onartu zituen, Banu Qasi familia sortuz. Iruña 718an konkistatua izan zen eta bertan musulmanek protektoratu bat ezarri zuten. Musulmanak Frankoen kontra egitean, 732an Poitiersen galdu egin zuten eta Karlos Martel Frankoen erregeak Iparraldean Baskoniako dukerria sortu zuen, Iruñako hiriaren inguruan baskoiak berrantolatzen ari ziren bitartean.
[aldatu] Orreagako gudua
Sakontzeko, irakurri: Orreagako gudua
778. urtean, Karlomagno errege Frankoak Zaragozara jo zuen hango wali-ari laguntzeko asmoz, Kordobako emirraren kontra altxa nahi zuen eta, honen truk Karlomagnori Zaragozako plaza emanez. Zaragozarako bidean Karlomagnok Iruñako harresiak bota zituen, baskoiei irakaspenen bat emateko edo. Zaragozara iristean waliak aliantzak aldatu zituen eta ez zion Karlomagnori sartzen utzi eta hau, inbasio bat kostu altua izango zuelakoan buelta eman zuen bere erreinurantz. Iruña suntsitu egin zuen, Banu Qasi-en aliatua omen zelako, eta Orreagatik pasatzean, baskoiek eraso egin zioten Karlomagnoren ejertzitoaren erretagoardia suntsituz eta bere iloba Roldan hilez. Guda honen bidez Frankoen aurrean independentzia aldarrikatzea izan zen ondorioa.
[aldatu] Nafarroako Erresuma
Sakontzeko, irakurri: Nafarroako Erresuma
Frankoen kontra instituzio sendo bat sortzearren, Iruñako baskoiak eta Banu Qasi aliatuak, Eneko Aritza edo Iñigo Arista izeneko erregea ezartzen dute Iruñako Erresumarako. Errege hau, nafarren lehengo erregea, Iñigo Ximenez baskoiaren eta Onecca Banu Qasi-arren alabaren semea zen. Erresuma hau Nafar estatu primitibotzat jo daiteke, nafarren antolaketa politiko bezala. Iruñeko Erresuma lehenik eta Nafarroako Erresuma geroago, hainbat dinastia ezberdinez izan zen gobernatua. 824-905 urte bitartean Iñigez dinastiak gobernatu zuen; 905-1234 bitartean Ximena dinastiak; azkenik 1234tik erresumaren desagerpena arte Txanpainako dinastia izan zen erresumaren buru.
Nafarroako Erresumaren dinastia garrantzitsuena Ximena dinastia izan zen. Garai hauetan Leongo, Gaztelako eta Nafarroako erregeen artean famili erlazioak zeuden. Hau dela eta, Antso III.ak (1000-1035) Nafarroako erreinua goren mailara eraman zuen, lurralde euskaldun guztiak kontrolatu ez ezik, Gaztela, Aragoi, Sobrarbe eta Ribagorza kontrolatzen zituen. Hemendik aurrera erresumak lurrak galduko ditu, lehenengo Antso III.aren semeek erresuma beraien artean banatzen dutelako, Gaztelako, Aragoiko eta Nafarroako erresumetan. Euskal lurrak banatzen doaz, 1200ean Gipuzkoako jaunak Gaztelako koroa onartuko du, 1224an Bizkaiak eta Araba 1332an okupatu zuten tropa gaztelarrek. 1212an Ximena dinastiako azken erregea, Antso VII.a, Navas de Tolosa-ko batailan parte hartu zuen, garrantzia handirekin, handik ekarri baitzituen Nafarroako kateak, arrano beltzarengatik aldatuta Nafarroako erresumaren sinbolo bezala.
Azken dinastia Frantziatik etorri zen, azken errege nafarra hilda, hainbat lurralde zituzten Frantzian ere eta erresumaren gobernua pixka bat ahaztu zuten. Erresumaren dekadentzia etengabea da, bere barnean gertatzen diren hainbat eta hainbat zatiketengatik, 1441an gerra zibil bat gertatzen dela.
Sakontzeko, irakurri: Nafarroako Gerra Zibila Gerraren arrazoiak nobleen arteko borrokak dira, Juan II Aragoiko erregeak Nafarroako erresuma beretzat hartu zuenean, bere seme Karlos Bianako printzeari utzi ordez testamentuan zioen bezala. Bi bando sortu ziren gerran, beamonteseak eta agromontesak lehenengoak Gaztelaren laguntzarekin eta bigarrenak Aragoienarekin. Gerrak Karlos printzea hil arte iraun zuen eta Nafarroaren egoera txarra Gaztelak eta Aragoik aprobetxatu zuten 1512an Nafarroaren konkistari ekiteko. Urte berean Frantziatik birkonkistari ekin zioten baina ez zen lortu, diplomaziaren eskutik ere ez. Fernando katolikoak Nafarroako foruei zin egin zien eta Iruñan eta beste hainbat tokitan bezala beamontesen gehiengoak, Nafarroako gorteetan, Fernando Nafarroako errege izendatu zuten. Nafarroako erresumak Nafarroa beheran jarraitzen zuen Albret-eko Juan errege zelarik
[aldatu] Aro Modernoa
[aldatu] Aro Garaikidea
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 1.0 1.1 1.2 1.3 1.4 Historia de Navarra II. El Neolítico
- ↑ URZAINQUI, TOMAS. "Navarra, sin fronteras impuestas". Pamiela
- ↑ Merindadeak. Nafarroako historiako gaiak Bigarren Hezkuntzarako