Mexikoko Iraultza
Wikipedia(e)tik
Mexikoko Iraultza 1910etik 1921 arte luzatutako sasoia da, desoreka politiko eta indarkeria ekintza handiak ekarri zituena.
Hamaika urte haietan, Mexikon 900.000 pertsona inguru hil zirela kalkulatzen dute.
[aldatu] Historia
1910eko azaroaren 20an hasi zen, Porifiro Diaz jeneralaren aurka burututakoa, tartean Francisco Madero, Pancho Villa eta Emiliano Zapata matxino zeudela. Urte batzuen ondoren, iraultzaren botere guztiak bateratu nahian Alderdi Nazional Iraultzailea sortu zen (Partido Nacional Revolucionario) Alderdi Iraultzaile Instituzionalaren antzindaria (Partido Revolucionario Institucional, PRI). Alderdi honek Mexikon eragin nagusia izan zuen, 70 urtez botereko ia maila guztiak betez.
[aldatu] Kronologia
- 1910eko azaroaren 20an Alvaro Obregon militarrak piztu zuen, borroka armatura deituz.
- 1911ko maiatzaren 25ean Porfirio Diaz diktadorea boteretik bota zuten.
- Azaroaren 6an Francisco Madero presidente bihurtu zen.
- 1913ko otsailaren 18an Victoriano Huertak aurrekoa ordezkatu zuen.
- 1916ko martxoaren 9an Pancho Villak erasotu zuen Mexiko Berriako muga.
- 1917ko abuztuaren 20an Venustiano Carranza presidentetzara iritsi zen.
- 1919ko apirilaren 10ean Emiliano Zapata erail zuten.