Maule-Lextarre
Wikipedia(e)tik
Maule |
|||
---|---|---|---|
Zuberoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Mauléon-Licharre | ||
Antolaketa
Estatua
Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Oloroe-Donamaria Maule-Lextarre (burua) |
||
Posta-kodea | 64130 64371 (INSEE kodea) |
||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 214 m | ||
Eremua | 1280 ha = 13 km2 | ||
Biztanleria | 3.347 (1999) | ||
Dentsitatea | 261 bizt/km2 | ||
Distantzia | 0 km Maulera | ||
Sorrera | 1841 | ||
Herritarra | Mauletar-Lextarrar | ||
Alkatea | Michel Etxebeste (2008-2014) |
Maule-Lextarre Zuberoako hiriburua da. 1841 urtean Maule eta Lextarre herriek bat egin zutenean sortu zen.
Maule, gaztelu-gotorleku bat zuen muino baten magalean garatu zen. Hasiera batean, Akitaniako bizkonderriaren menpe egon zen, eta Maule izenaz, 1050-1070. urteen bitartean sortu zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Ingurune naturala
Uhaitzandi ibaiak udalerria zeharkatzen du.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Bildoze-Onizepea iparraldean
- Sohüta ekialdean
- Garindaine eta Ainharbe mendebaldean
- Arrokiaga eta Gotaine-Irabarne hegoaldean
[aldatu] Historia laburra
- XI. mendean sortu zen, Akitaniako bizkonderriaren menpe zela.
- Akitania Ingalaterraren aginpean egon zen 1307-1449 artean, Zuberoa barne.
- 1449 urtean Gaston IV Foixekoak herria setiatu eta harrapatu zuen. Hala ere, hogei urte geroago mauletarrak altxatu eta gainditu egin zuten, aske geratuz.
- XVI. mendean Beltzuntze familia egon zen agintean.
- 1841ko martxoaren 19an Maule eta Lextarre herriak batu eta Maule-Lextarre udalerria osatu zuten.
[aldatu] Demografia
|
2004ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da
[aldatu] Kultura
[aldatu] Herri Senidetuak
Tutera, Nafarroa 1965. urteaz geroztik.
[aldatu] Ikustekoak
- Andra Maria eliza: XIV. mendekoa izan arren, aski eraldatu zen XVII. mendean.
- Mauleko gaztelua: Zuberoako agintarien egoitza bizkonderria sortu zenetik.
- Andurain gaztelua: nahiz eta XII. mendean hasi eraikitzen, 1642 urtean zati handi bat eraitsi zen.
- Bela etxea
- Merkatua: 1765 urtekoa.
[aldatu] Mauletar ezagunak
- Jacques Bela (1586-1667), idazlea.
- Arnaud Oihenart (1592-1667), idazlea.
- Jean Dominique Julien Salaberri (1873-?), idazlea.