Larraine
Wikipedia(e)tik
Larraine |
|||
---|---|---|---|
Zuberoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Larrau | ||
Antolaketa
Estatua
Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Oloroe-Donamaria Atharratze-Sorholüze |
||
Posta-kodea | 64560 64316 (INSEE kodea) |
||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 319-2022 m | ||
Eremua | 126,80 km2 | ||
Biztanleria | 214 (1999) | ||
Dentsitatea | 1,67 bizt/km2 | ||
Distantzia | ? km Maulera | ||
Herritarra | larraintar | ||
Alkatea | Sébastien Uthurriaga (2008-2014) |
Larraine Zuberoako hego-mendebaldean dagoen udalerria da, Basabürüan.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Ingurune naturala
Udalerria bera oso menditsua da, Orhi (2.022m), Belozkarre (1.173m), Salhagaina (1.053m), Barazea (1.893m) mendiak udalerri honen lurraldean daudelarik besteak beste. Zuberoako udalerririk zabalena ere bada bere 126,8 km²-ekin. Bertan daude baita, Holtzarteko arroil famatuak.
Bestela, Larraineko mendateak herria Otsagabiarekin (Nafarroa) lotzen du.
[aldatu] Udalerri mugakideak
Iparraldean Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine eta Etxebarre dira udalerri mugakideak, ekialdean Ligi-Atherei eta Santa Grazi, mendebaldean Lekunberri eta Mendibe Nafarroa Behereko udalerriak eta hegoaldean, Izaba, Uztarroze eta Otsagabia, Nafarroa Garaian.
[aldatu] Historia
Historiaurreko aztarnak topatu dira udalerrian eta 1178ko agirietan irakur daitekeen moduan Sauveladeko monasterioak jaso zuen udalerriaren prioretza, Larraineko jaunaren eskutik. Done Jakue bidea egiten ari ziren erromesentzat ospitale bat ere izan zen Erdi-Aroan.
[aldatu] Ekonomia
Laborantza, basogintza, artzaintza eta turismoaren inguruko zerbitzuak dira udalerriko ekonomia jarduera nagusiak
[aldatu] Demografia
|
[aldatu] Ikustekoak
Iparraldeko 43. paraleloaren eta Greenwichetik mendebaldera dagoen 1. meridianoaren arteko mozketa-puntua udalerriaren lurretan dago.
[aldatu] Ondare erlijiotsua
San Joan bataiatzailearen eliza monumentu historikoa izendatu zen 2003an. Bere zatirik zaharrenak XII mendekoak dira. Barruan dauden bi objektu ere monumentu historiko bezala klasifikatuta daude: prozesioetarako gurutze bat eta XVI. mendeko Ama Birjina eta umearen zurezko estatua bat.