See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Jon Mirande - Wikipedia, entziklopedia askea.

Jon Mirande

Wikipedia(e)tik

Jon Mirande Aipharsorho (Paris, 1925 azaroaren 10 - Paris, 1972 abenduaren 28) euskal idazlea izan zen, XX. mendeko olerkari esanguratsuenetakoa.

Parisera lanera joandako zuberotarren semea, 1944 urtean Frantziako Finantza Ministerioan hasi zen itzultzaile lanetan, eta ogibide bera bizitza osoan mantendu eta gorrotatuko zuen. Ez zuen inoiz lanpostuan gora igotzeko asmorik azaldu eta bere aisia literaturari eta bidaiatzeari eskaintzen zien. Gurasoek, Parisera ailegatu zirenean apenas zekiten frantsesez; Mirandek ordea, ez zuen euskara ama-hizkuntza moduan ikasi. Hogei urterekin hartu zuen euskaraz ikasteko erabakia, eta harez geroztik gurasoekin beti euskara zuberotarrean mintzatu zen. Hogei bat hizkuntza zekizkien, eta haietarik anitzetan literatura-lanak argitaratu zituen. Hizkuntza zeltetan espezialista izaki, Bretainieraren akademiako kide izatera iritsi zen. Bere pentsamoldearen oinarri Richard Spengler eta Friederich Nietzche hartuta, kristautasunaren eta demokrazia liberalaren aurka zegoen, zibilizazio europarraren baloreen galbidetzat hartzen baitzituen. Bere burua nazi definitzen zuen, eta artikuluren batean Adolf Hitlerekiko miresmena agertzen du.

Eduki-taula

[aldatu] Lana

Poesia landu zuen batez ere. Erotismoa (onanismoa eta lesbianismoa), heriotza, paganismoa eta abertzaletasuna ziren erabiltzen zituen gaiak.

Berak sortutako ipuinez gain, zenbait ipuin ere baditu itzuliak. Tartean, Edgar Allan Poe eta Franz Kafka-renak. Poesian, Charles Baudelaireren Zithal Liliak antologia eta E.A Poeren The Raven (Bela) poema luzea euskaratu zituen.

Igela, euskaldun heterodoxoen errebista aldizkaria argitaratu zuen aldi batean Txomin Peillen-ekin batera, bertan poesia, kritikak, herri literatura eta beste gaien inguruko artikuluak jaso zituelarik. Bertan jorratzen ditu ordura arteko euskaldunen artean tabu ziren gaiak. Bere lan poetikoan, hiru gai nagusi bereiz daitezke: paganismoa, sexua eta bortizkeria. Poema askotan bere jarrera nihilista nabarmentzen da.

Nobela bakarra idatzi zuen eta bera bizi zelarik liburu moduan argitara emandako lan bakarra ere hori izan zen, gainerakoak aldizkarietan edo bera hil ondoren argitaratu baitziren: Haur besoetakoa. Hau da Miranderen obra ezagun eta aldi beran polemikoena. Pedofilia, inzestua, eta suizidioa bezalako gaiak lantzen ditu, ohitura tradizionalen eta moral judeo-kristauaren kontrako testu bortitza bihurtuz. 1954an idatzi zuen, eta 71ra arte itxaron behar izan zuen argitaratzeko. Nabokoven Lolitarekin alderatua izan da, baina badakigu Mirandek ezin izan zuela eleberri hau irakurri.

[aldatu] Pentsakera

Nabaria da Friedrich Nietzsche, Richard Spengler eta Schopenhauer-en eragina bere pentsamenduan. Eskuin zein ezkerreko abertzaletasunak gogor kritikatu zituen, biek ala biek moral judu-kristauaren iturrietatik edaten zutela uste baitzuen. Bere ustez euskaldunaren jatorrizko izpiritua askea eta indartsua da, bortitza. Spenglerrek Mendebaldearen Gainbehera saioan adierazi zuen bidetik, Miranderen iritziz euskaldun jendeak izpiritua zeharo ahulduta dauka moral judu-kristauaren eta demokraziaren erruz, eta antzinako izpiritu bortitza berreskuratu beharra dauka bizirik iraungo badu. Soilik horrela lortuko omen dute euskaldunek Euskal Herriaren benetako independentzia; demokraziaren bidez ez omen da askatasunik lortuko. Hala, euskal paganismoaren iduriteria erdi-asmatu bat darabil bere poema askotan, mitologia zelta eta nordikoan inspiratuz. Marxismoa ere bere erasoen jomuga zen, bere irudikoz kristautasunaren beste aldaera bat besterik ez baitzen. Ideia nazional-sozialistak bereganatu zituen eta ez zuen inoiz bere arrazismoa ezkutatu.

Abertzale erradikala zen, baina bere ideiak zirela eta baztertua izan zen abertzaleen artean ere. Paris urrun hartatik, Euskal Herriko nazionalismo klerikala zein marxista gaitzesten zituen. Eskuineko euskaltzaleek ezin zuten eraman bere erotismo gordina; ezkerrekoek berriz, ideia tradizionalei eta ohiturazko nazionalismoari eginiko kritikak begi onez ikusten bazituzten ere, printzipio nazi-faxista eta antikomunista haiek guztiz baztertzen zituzten. Hala ere, Mirandek hainbat euskalarirekin hartu-eman adiskidetsuak izan zituen, Piarres Lafitte, Koldo Mitxelena eta Jon Etxaiderekin adibidez, eta euskarazko aldizkarietan bere kultura aberatsa eta sormenagatik estimu handitan hartu zuten. Mitxelenak berak euskaltzain oso izateko proposatu zuen, baina gainerako euskaltzainek ez zuten onartu. Gabriel Aresti arduratu zen Haur besoetakoa eleberriari hitzaurrea egiteaz, nahiz eta bere pentsamoldea Miranderenaren txoil antagonikoa izan. Azkenik, bere burua toki gehienetatik baztertua ikustean, euskaraz idazteari utzi zion eta bere amaren heriotzak depresiora eraman zuen. Bere departamentuan hilik aurkitu zuten, pilula pote huts bat eta whisky botila bat ondoan zituela. Bere gorpua Pariseko Thiais hilerrian ehortzi zen.

Joxe Azurmendik sakonki aztertu du zenbait lanetan Miranderen pentsakera, aurriritzirik gabe.

[aldatu] Iritzi kritikoa

Parisen, laikotasunaren hiriburuan sortu, hazi, hezi eta bizi izanak, ukatu ezinezko eragina du Miranderen lanetan. Nabarmena da Europa eta Mendebaldeko pentsalari eta olerkarien ezagupena eta haietako askoren eragina.

Erlijio katolikoak Greziako espirituaren eta paganismoaren gainbehera ekarri zuen. Mirandek, Greziako mitologia eta paganismoarekiko miresmena aitortzen du, eta kristau-zibilizazioaren eta arrazionalismoaren aurkako jarrera tinkoa hartzen. Euskal gizarte hartan indarrean ziren moralitatearen zutabe nagusiak astindu zituen era satirikoan eta ironiaz. Mendebaldeko zibilizazioak kondenatu eta luzaroan estalita eduki dituen indarrak berpiztu nahi ditu Mirandek. Europa iparraldeko mitologia zaharreko jainko eta jeinuen inbokazioa ere: “Wotan”, “Odin”, “Eidol”...; baita akelarre, sorgin eta gainontzeko sinbolo paganoen miresmena ere, Europa iparraldeko ganduetatik berreskuratuko lamia zeltarrekin batera. Kristautasunak baztertu eta askotan sutara bota zituen mitologia eta sineskera zahar horietan aurkitu uste du Mirandek paradisu galdua.

Miranderen iruditeria poetikoan: ametsa/ura/arima/kantu edo musika/ urruntasuna/ paganismoa/heriotza... eta ametsarekin batera nostalgia edo mina (herri-min, elhur-min, gau-min...). Min hori iraganeko Gazteen Lurraren edo bere gaztaroaren mina edo gizarteak galarazi digun berezko izate askea galdu izanaren mina zen.

Formari dagokionez, era askotako neurri eta baliabideak erabiltzen ditu, eta idaztankera laburgarriak kontzeptismora hurbiltzen du. Bertsolaritzaren neurri tradizionalak erabili zalea dugu. Estiloa: berria eta bere obrak ulertzen zailak dira, batez ere zerabilen hizkuntza oraindik arautu eta finkatu gabeagatik. Euskara batasuna oraindik adostu gabea zenez, bere kasa koiné berezi bat asmatu zuen, euskalki guztietako ezaugarriak nahasiz. Lapurtera klasikoaren bidea hartu zuen hasieran, eta gipuzkerarena gero.


[aldatu] Lan garrantzitsuak

Aldizkariak

  • Igela, euskaldun heterodoxoen errebista 1979, Hordago

Antologia

  • Jon Miranderen idazlan hautatuak 1976, Gero
  • Obra osoa 1999, Hiria

Artikuluak

  • Miranderen lan kritikoak 1985, Pamiela

Gutunak

  • Jon Miranderen gutunak 1948-1972 1995, Susa

Narrazioa

  • Gauaz parke batean 1984, Elkar

Nobela

Poesia

  • Orhoituz 1976, Kriselu
  • Ene jainko-eidol zaharra, lur! 1984, Elkar
  • Poemak 1950-1966 1984, Erein
  • Ilhun-argiak 1992, EHU-UPV
  • XX. mendeko poesia kaierak - Jon Mirande 2002, Susa

Miranderi buruzko lanak

  • Mirande eta kristautasuna Joxe Azurmendi
  • Schopenhauer, Nietzsche, Spengler Miranderen pentsamenduan Joxe azurmendi

BITXIKERIAK

Oskorriren Kattalin kanta, Jon Miranderen poema batean dago oinarrituta.

[aldatu] Kanpo loturak

Beste hizkuntzak


aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -


aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -